Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko abenduaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, 2024an Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak emateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 23
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/12/09
- Argitaratze-data: 2025/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 19ko Aginduaren bidez, oinarriak ezarri ziren Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak emateko, eta 2024an lau beka emateko deialdia onartu zen (aurrerantzean, agindu arautzailea).
2024ko azaroaren 21ean, Kultura Ondarearen zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, kontuan hartuta agindu horretan xedatutako balorazio-irizpideak eta jasotako eskabideak baloratzeko eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia.
Azaldutakoa kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei zehazten diren bekak ematea.
Bigarrena. II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei beka-eskabideak ezestea.
Hirugarrena. Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorrak ere.
Laugarrena. Beka jaso dezaketen proiektuek 12 hilabeteko iraupena izango dute gehienez, eta amaiera epea gehienez 2025eko abenduaren 31ra artekoa izango da.
Bosgarrena. Beka honela ordainduko da, hura arautzen duen Aginduaren 15. artikuluan aurreikusitakoaren arabera:
Lehenengo, zenbateko osoaren % 50a, beka onartzen den unean, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.
Beste % 50a ikerketa-lana entregatu ondoren ordainduko da, ikerlanaren azken emaitzaren jarraipenaz arduratzen den pertsonak lana onartu ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 9a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)