Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2024ko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko apirilaren 23ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrendaren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 5836
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/05
  • Argitaratze-data: 2024/12/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2024ko maiatzaren 6an argitaratu zen EHAAn 2024ko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko apirilaren 23ko Agindua.

  2. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko apirilaren 23ko Aginduaren 12. artikuluarekin bat etorriz, Kulturako sailburuordeak ebatziko ditu deialdian aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedurak, Kultura Sustatzeko zuzendariak egindako ebazpen-proposamenak ikusita. Hala, ebazpen horiek banan-banan jakinaraziko zaizkie pertsona edo entitate interesdunei, agindu hori indarrean sartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean, eta, jakinarazpen hori gorabehera, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Horiek horrela izanda, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko apirilaren 23ko Aginduaren babesean onuradun izan direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ezeztatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatu direnak (III. eranskina).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 5a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.