Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 4koa, Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearena, aldatzen eta berrikusten duena Litografía Alavesa SLUri Oyón-Oionen (Araba) sustatzen duen metalak tratatzeko eta gainestaltzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 344
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/04
  • Argitaratze-data: 2025/01/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 18ko hasierako Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen bateratua eman zen Litografía Alavesa SLUk Oion udalerrian (Araba) sustatzen duen metalak tratatzeko eta gainestaltzeko jarduerarako. Baimen hori Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen esparruan eman zen.

  2. 2009ko uztailaren 31n, Ingurumeneko sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, Litografía Alavesa SLUri Oion udalerrian (Araba) sustatzen duen metalak tratatzeko eta gainestaltzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzeko eta eraginkor egiteko.

  3. 2010eko ekainaren 3an adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2012ko maiatzaren 19an jakinarazitakoa industria-nabea handitzea, uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarritakoaren arabera.

  4. 2013ko ekainaren 11n adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2013ko maiatzaren 23an jakinarazitakoa produktu kimikoen eta industria-latorriaren biltegiak handitzea, betiere uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarritakoaren arabera.

  5. 2014ko azaroaren 3an adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2014ko azaroaren 3an jakinarazitakoa bernizatze-linea bat desmuntatzea, eta bobinen ebaketa-linea eta biltegi berria, bernizatze-linea berria eta inprimagailu-gorputza ezartzea, betiere ekainaren 11ko 5/2013 Legearen arabera, zeinaren bidez aldatzen baitira Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea. Komunikazio horretan bertan, Litografía Alavesa SLUk muga akustikoak areagotzeko eskatzen zuen.

  6. 2015eko otsailaren 27an adierazi zen ez dela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2015eko urtarrilaren 21ean eta otsailaren 20an jakinarazitakoa litografia-linea berria, lehortze-labea eta konposatu organiko lurrunkorren erraustegia instalatzea, ekainaren 11ko 5/2013 Legean ezarritakoaren arabera.

  7. 2015eko martxoaren 11n adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2015eko otsailaren 27an jakinarazitakoa hozteko makinak terrazan birkokatzea, ekainaren 11ko 5/2013 Legean ezarritakoaren arabera.

  8. 2015eko abenduaren 14an adierazi zen ez dela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2015eko abenduaren 2an jakinarazitakoa latorriaren eta produktu kimikoen biltegi berria eraikitzea, betiere ekainaren 11ko 5/2013 Legean ezarritakoaren arabera.

  9. 2016ko maiatzaren 5ean adierazi zen ez dela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2016ko maiatzaren 4an jakinarazitakoa armairu automatikoak instalatzeko modulu bat eraikitzea, betiere ekainaren 11ko 5/2013 Legean ezarritakoaren arabera.

  10. 2016ko azaroaren 3an Litografía Alavesa SLUk adierazi zuenez, eskura zituen teknika erabilgarri onen (TEO) guztiak ezarri arren, ez zen lortu indarrean zegoen ingurumen-baimen bateratuan jasotako zarata-atalaseak betetzea.

  11. 2016ko azaroaren 7an, Litografía Alavesa SLUk kolektore nagusira egindako ur beltzen eta euri-uren isurketen inguruko dokumentazioa aurkeztu zuen Oiongo Udalean.

  12. 2016ko azaroaren 8an adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2016ko urriaren 25ean jakinarazitakoa nabe bat egokitzea, aldagela, komun eta gela osagarri gisa erabiltzeko, betiere ekainaren 11ko 5/2013 Legean ezarritakoaren arabera.

  13. 2016ko abenduaren 16an adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2016ko abenduaren 16an jakinarazitakoa latorri-biltegiaren eta ebaketa-eremuaren arteko komunikazio-korridorea eraikitzea, betiere ekainaren 11ko 5/2013 Legean ezarritakoaren arabera.

  14. 2017ko urtarrilaren 19an adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2016ko abenduaren 22an jakinarazitakoa aldageletako paretak eraistea, betiere abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera.

  15. 2017ko martxoaren 9an adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2017ko martxoaren 9an jakinarazitakoa latorri-biltegiaren eta ekoizpen-eremuaren arteko komunikazio-korridore bat eraikitzea, betiere abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera.

  16. 2018ko urtarrilaren 11n adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2018ko urtarrilaren 8an jakinarazitakoa latorria ebakitzeko eremuaren eta amaitutako produktuaren biltegiaren arteko banaketa-panela desmuntatzea, betiere abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera.

  17. 2019ko urtarrilaren 16an adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa pabiloi berri bat eraikitzeari buruz Litografía Alavesa SLUk 2018ko abenduaren 21ean jakinarazitako aldaketa, betiere abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera.

  18. 2019ko azaroaren 6an adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa pabiloi berri bat eraikitzeari loturik Litografía Alavesa SLUk 2018ko abenduaren 21ean jakinarazitako aldaketa, betiere abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera.

  19. 2019ko azaroaren 6an adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa aire konprimatuko instalazioa jartzeko gela bat eraikitzeari loturik Litografía Alavesa SLUk 2019ko urriaren 31n jakinarazitako aldaketa, betiere abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera (AAI00085_MNS_2019_001 espediente-zenbakia).

  20. 2019ko urriaren 31n, Litografía Alavesa SLUk aldaketa baten berri eman zuen Tandem bernizatze-linea berri bat instalatzea, eta adierazi zuen ez zela aldaketa funtsezkoa (AAI00085_MNS_2019_002 espediente-zenbakia).

  21. 2020ko azaroaren 23an, Litografía Alavesa SLUk aldaketa baten berri eman zuen litograbaketarako linea berri bat instalatzea, eta adierazi zuen ez zela aldaketa funtsezkoa (AAI00085_MNS_2020_001 espediente-zenbakia).

  22. 2020ko abenduaren 9an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2020/2009 (EB) Betearazpen Erabakia, 2020ko ekainaren 22koa. Haren bidez, teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira, industria-isuriei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauak dioenari jarraikiz, gainazalak disolbatzaile organikoekin tratatzeko, barnean harturik egurraren eta zuretik eratorritako produktuen kontserbazioa, produktu kimikoak erabiliz.

  23. 2021eko ekainaren 8an, Litografía Alavesa SLUk aldaketa baten berri eman zuen lur-muino bat eraistea, langileen sarrera-eremua areagotzeko, eta adierazi zuen ez zela aldaketa funtsezkoa (AAI00085_MNS_2021_001 espediente-zenbakia).

  24. 2022ko uztailaren 21ean adierazi zen ez zela aldaketa funtsezkoa Litografía Alavesa SLUk 2022ko uztailaren 20an jakinarazitakoa zamalanetarako eremua estaltzea, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera (AAI00085_MNS_2022_001 espediente-zenbakia).

  25. 2023ko urtarrilaren 31n, teknika erabilgarri onenak berrikusteko prozeduraren barruan, ingurumen-organo honek aurretiazko txostena eskatu zien Oiongo Udalari, Arabako Errioxako Ur Partzuergoari, Uraren Euskal Agentziari eta Osasun Sailari (AAI00085_REV_2023_001 espediente-zenbakia).

  26. 2023ko otsailaren 3an, Osasun Sailak txosten bat bidali zuen, zeinean adierazten baitzuen beharrezkoa zela ingurumena zaintzeko programari zegokion dokumentazioa berrikustea, emisio atmosferikoen neurketei eta isuritako uraren kalitate-kontrolei loturik, edo, halakorik ezean, industria-urak hondakin arriskutsu gisa kudeatu izanari eta jarduerari loturiko zarataren neurketei buruzko egiaztagiriak.

  27. 2023ko otsailaren 9an, Arabako Errioxako Ur Partzuergoak txosten bat bidali zuen, zeinean adierazten baitzuen Oiongo Udalak duela gai horretan eskumena. Halaber, jakinarazi zuen partzuergoak egin zuela aurretiazko txosten bat 2003an komunetako urak udal-kolektorean jasotzeari buruz, eta industriako isurketak, berriz, hondakin-kudeatzaile baimendu batera bideratu beharko liratekeela.

  28. 2023ko otsailaren 14an, Ingurumen Organoak Litografía Alavesa SLUri eskatu zion berrikus zezala baimena, instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko konparazioa bidaltzeko. Txosten hartan eskatzen zion, orobat, atxiki zitzala Osasun Sailak eta Arabako Errioxako Ur Partzuergoak helarazi zizkioten txostenak.

  29. 2023ko otsailaren 27an, Ingurumen Baimen Bateratua berrikuste aldera eskatu zizkioten dokumentazioa aurkeztu zuen Litografía Alavesa SLUk.

  30. 2023ko apirilaren 3an, ingurumen-organoak aurkeztutako agiri bat zuzentzeko eskatu zion Litografía Alavesa SLUri.

  31. 2023ko apirilaren 18an, Litografía Alavesa SLUk egindako errekerimenduaren erantzuna aurkeztu zuen.

  32. 2023ko abenduaren 1ean, Litografía Alavesa SLUk ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa funtsezko bat eskatu zuen ijezketa-linea berri bat instalatzeko, zeinak areagotu egiten baitzituen baimenean jasotako lan- eta ekoizpen-txandak. Dokumentazio berean eskaera bat sartu zuen, emisio akustikoen mugak areagotzeko eta baimenaren beste eguneratze txiki batzuk egiteko (AAI00085_MS_2023_001 espediente-zenbakia). Litografía Alavesa SLUk agiri hauek aurkeztu zituen:

    001. DOK. Administratiboa Instalazioaren administrazio-datuak.

    002. DOK. Administratiboa Eskriturak.

    003. DOK. Baimen sektorialak Baimen sektorial historikoak.

    004. DOK. Memoria Teknikoa Memoria.

    005. DOK. Planoak.

    006. DOK. Memoria Teknikoa As built proiektua.

    007. DOK. Memoria Teknikoa Obra amaierako ziurtagiria.

    008. DOK. Aireari buruzko agiri sektorialak Emisioen deskribapena eta zenbatespena.

    009. DOK. Aireari buruzko agiri sektorialak Foku atmosferikoen kontrolak.

    017. DOK. Zaratari buruzko agiri sektorialak Zarata-iturriak.

    019. DOK. Zaratari buruzko agiri sektorialak Zarata kontrolatzea.

    050. DOK. Ingurumena kudeatzeko eta ikuskatzeko sistema komunitarioa, ISO14001 ziurtagiria.

  33. 2024ko urtarrilaren 18an, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek ikuskapen-bisita bat egin zuten, zeinaren ondotik AAI00085/6S akta idatzi baitzuten. Bertan, besteak beste, litografia-foku batzuen baja adierazten da.

  34. Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2024ko martxoaren 20ko Iragarkiaren bidez, jendaurrean jarri ziren 30 egun balioduneko aldi bakarrean Litografía Alavesa SLUk aurkeztutako ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoaren gaineko proiektua eta baimenaren berrikuspena izapidetzeko teknika erabilgarri onenen konparazio-dokumentazioa. Iragarki hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2024ko apirilaren 8an, eta hari zegokion dokumentazioa, berriz, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratu zen 2024ko apirilaren 9an.

  35. 2024ko apirilaren 9an, teknika erabilgarri onenak berrikusteko eta ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa egiteko prozedura bakar komunaren esparruan, ingurumen-organo honek txosten bat eskatu zien Oiongo Udalari eta Arabako Errioxako Ur Partzuergoari, eta 2024ko apirilaren 18an, Osasun Sailari.

  36. 2024ko maiatzaren 16an, Osasun Sailak txosten bat bidali zuen, eta jakinarazi zuen ez dagoela aplikatzeko araudi tekniko-sanitariorik aztergai zuen proiektuaren irismenean.

  37. Epea igaro ondotik, ez da jaso alegaziorik jendaurreko informazio-aldian, ez eta organismo eskudunen txostenik ere, aipatutakoaz aparte.

  38. 2024ko azaroaren 11n, espedientea Litografía Alavesa SLUren esku utzi zen, eta 10 eguneko entzunaldi-izapidea eman zen. Aurreikusitako epe hori iraganik, ez da jaso alegaziorik.

  39. 2024ko azaroaren 28an, Litografía Alavesa SLUk usainak kudeatzeko plana eta orga jasotzaileen mantentzailetik olioak erretiratzeari loturiko ziurtagiria aurkeztu zituen.

  1. 2013ko urriaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.

  2. 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onesten duena.

  3. 2019ko urriaren 15ean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinean ezartzen baita noiztik aurrera eskatu ahal izango zaien nahitaezko finantza-bermea Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jarduerei ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 3. lehentasun-mailakotzat sailkatuak.

  4. 2020ko urtarrilaren 27an argitaratu zen urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretua, zeinak indargabetu egiten baitzuen irailaren 25eko 183/2012 Dekretua (ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena), eta, beraz, aldatu egin behar dira ingurumen-baimen bateratuko zenbait apartatu.

  5. 2020ko irailaren 23an, Litografía Alavesa SLUk adierazi zuen, 1042/2017 Errege Dekretuaren aplikagarritasunari dagokionez (1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, errekuntza-instalazio ertainetatik datozen zenbait agente kutsatzailek atmosferara egiten dituzten emisioak mugatzeari buruzkoa eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena), arauaren 2.3 artikuluko salbuespen-araubidean sartzen direla haren errekuntza-instalazio guztiak, 1-50 MW arteko potentzia termiko nominalekoak.

  6. 2021eko abenduaren 31n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea.

  7. 2022ko apirilaren 9an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legea.

  8. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 1. artikuluan ebazten duenaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hura lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

  9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 9. artikuluak xedatzen duenaren arabera, ingurumen-baimen bateratua behar da haren 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozeinetan aritzen diren instalazioak ustiatzeko. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 11. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak errazteko eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen legerian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Litografía Alavesa SLUren kasuan, baimen hauek behar ditu: hondakin arriskutsuak eta hondakin arriskugabeak kudeatzeko baimena; saneamendu-sarera isurketak egiteko baimena; atmosferara emisioak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta organismo eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorri baitira.

  10. Industriako Isurketen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 6. artikuluan xedatuarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -linea guztiak, zehazki, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueraren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.

  11. Litografía Alavesa SLUk 2019ko urriaren 31n, 2020ko azaroaren 23an eta 2021eko ekainaren 8an aurkeztutako aldaketei dagokienez, adierazi behar da hauxe xedatzen dela instalazioa aldatzeko tituluari buruzko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 10. artikuluan:

    1. Ingurumen-baimen bateratua behar duten instalazioen aldaketak funtsezkoak edo ez-funtsezkoak izan daitezke.

    2. Instalazio baten aldaketa ez-funtsezkoa egin nahi duen titularrak ingurumen-baimen bateratua emateko organo eskudunari hala jakinarazi beharko dio; titularrak behar bezala arrazoitu beharko du zergatik uste duen aldaketa ez dela funtsezkoa. Jakinarazpen horrekin batera, adierazitako arrazoiak justifikatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dira.

      Ingurumen-baimen bateratua eman behar duen organo eskudunak ez badu kontrakorik esaten hilabeteko epean, titularrak aldaketa gauzatu ahalko du. Instalazioaren aldaketa ez-funtsezkoaren ondorioz ingurumen-baimen bateratua aldatu egin behar bada, kasuan kasuko autonomia-erkidegoak argitara eman beharko du bere aldizkari ofizialean.

      10. artikuluko 4. apartatuak berak 815/2013 Errege Dekretuaren 14. artikuluan jasotako erregelamendu-garapena aipatzen du (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena), aldaketa bat funtsezkoa edo ez-funtsezkoa den justifikatzeko kontuan hartu beharreko irizpideak zehazteko.

    1. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuko Zerbitzuari atxikitako zerbitzu teknikoek instalazioaren titularrak 2019ko urriaren 31n, 2020ko azaroaren 23an eta 2021eko ekainaren 8an bidalitako eskabideak eta dokumentazioa aztertu ondoren, eta aipatutako arau-irizpideak kontuan hartuta, jakinarazitako aldaketa-proiektuak ez-funtsezkotzat jo ziren.

    2. Litografía Alavesa SLUri emandako ingurumen-baimen bateratuan, zehaztuta daude zaraten arloan bete beharreko muga-balioak eta horiek kontrolatzeko prozedura, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onesten duen Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez.

    3. Bestalde, ingurumen-baimen bateratuak xedatzen duenez, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira araudi berria indarrean jartzean, betiere esku hartzen duten sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea aholkatzen badu, edo sustatzaileak horrela eskatzen badu ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak ikusita.

    4. Litografía Alavesa SLUk ingurumen-organoari jakinarazi dio, zarataren arloan ezarritako muga-balioak betetzeko eskura dituen neurriak ezarri baditu ere, ez dela lortzen balio horiek betetzea.

    5. Halere, Litografía Alavesa SLUri dagokion ingurumen-baimen bateratuaren espedienteari buruz organo honetan jasota dagoen dokumentazioan, jardueran egindako hainbat neurketa daude, eta neurketok Euskal Autonomia Erkidegoko Hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan finkatutako balioak betetzen direla egiaztatzen dute.

    6. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 7. artikuluan xedatuta kontuan hartuta (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia), emisioen muga-balioak zehazteko, aldatu egin behar dira ingurumen-baimen bateratuko B.1.5 eta C.4 apartatuak, hori guztia dagokion udal-agintaritzak bere garaian egiten duen zonakatzeak dakartzan ondorioak alde batera utzi gabe.

    7. Erabilgarri dauden teknikarik onenak berrikusteari dagokionez, abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan ezarrita dago zer baldintza behar diren baimena berrikusteko. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion teknika erabilgarri onenen (TEO) inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak bermatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusiko direla eta, beharrezkoa bada, egokituko direla, bai eta instalazioak erreferentziako TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela ere.

    8. Gainera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikuluan, izapideen kontzentrazioari buruzkoan, xedatutakoa aplikatuko da: Administrazioa sinplifikatzeko printzipioarekin bat, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak.

  1. Bestalde, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, funtsezkotzat hartu beharrekoa da Litografía Alavesa SLUk Oion udalerrian metalak tratatzeko eta gainestaltzeko jarduerarako dituen instalazioei buruz 2023ko abenduaren 1ean aurkeztutako aldaketa.

  2. Azkenik, instalazioan jatorria izan lezaketen substantzia kutsagarrien emisioen eta isurien muga-balioak zehazteko, bai eta instalazioaren beste ustiapen-baldintza batzuk ere, betiere ingurumena bere osotasunean ahalik eta gehien babesteko, ebazpen hau egitean kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aintzakotzat hartu dira, orobat, aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Zehazki kontuan hartu da Europako Batzordearen Best Available Techniques (BAT) Reference Document on Surface Treatment Using Organic Solvents including Preservation of Wood and Wood Products with Chemicals (2020) agiriaren edukia.

  3. Goian adierazitako izapideak amaitu ondotik, bete da urriaren 18ko 815/2013 Legearen 15.8 artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea eta ebazpen hau egin da.

  4. Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen bateratu hau emateko, bat etorriz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoarekin.

  5. Honako hauek ikusi dira: Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legea; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Lehenengoa. instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat hartzea Litografía Alavesa SLUk Oionen (Araba) sustatzen duen metalak tratatzeko eta gainestaltzeko jardueraren inguruan 2019ko urriaren 31n, 2020ko azaroaren 23an eta 2021eko ekainaren 8an jakinarazitako aldaketa-proiektuak.

Bigarrena. berrikustea Litografía Alavesa SLUri Oionen sustatzen duen metalak tratatzeko eta gainestaltzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua, Batzordearen 2020ko ekainaren 22ko 2020/2009 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako baldintzetan; hori horrela, ebazpen honen eranskinetan jasotakoak izango dira baimenean jasotako neurri teknikoak eta baldintzak.

Hirugarrena. ingurumen-baimen bateratua aldatzea eta baldintzak eta eskakizunak ezartzea Litografía Alavesa SLUk Oion udalerrian (Araba) sustatzen duen metalak tratatzeko eta gainestaltzeko jarduera ustiatzeari eta eteteari dagokienez, ebazpen honen eranskinetan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena. planteatutako aldaketaren ondorioz eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak sortzen badira, Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutakoa hartuko da kontuan.

Bosgarrena. instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuari jarraikiz, induskatu beharreko materialak (lurrak, eraiste-hondakinak eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horiek kudeatzeko modu egokiena zehaztearren.

  2. Indusketa horrek hondeatutako materialen 500 m3 gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plana, betetzen hasi aurretik.

  3. Hondeatu beharrekoa 500 m3 baino gutxiago bada, aldaketaren jakinarazpenean informazio hau eman beharko da: non dagoen kokatuta, zenbat hondeatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen entitatea.

  4. Aurreko kasu horietan guztietan, induskatzen amaitutakoan, induskatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.

    Seigarrena. instalazioaren titularrak jarduera gauzatu ahal izango du, hargatik eragotzi gabe legez eska daitezkeen gainerako baimenak lortzea edo legez eska daitezkeen erantzukizunpeko adierazpenak edo jakinarazpen sektorialak bidaltzea.

    Zazpigarrena. instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

    http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/es_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

    Organo honen onespena ere eskatu beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

    Industriako Isurketen Erregelamendua onesten eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

    Nolanahi ere, bat etorriz aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin.

    Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatutakoa.

    Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa egikaritu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

    Zortzigarrena. babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatzeko aukera egongo da, bai eta neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak aldatzekoa ere, hala komeni bada araudi berriak indarrean jartzen direlako edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharragatik. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatzeko aukera egongo da, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

    Bederatzigarrena. ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

  1. Instalazioak eragindako kutsaduraren ondorioz ezarritako isurpenen edo emisioen mugako balioak berrikustea edo berriak hartzea komeni denean.

  2. Emisioak nabarmen murriztu daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.

  3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

  4. Arroko organismoak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen bateratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isuriei dagokienez. Kasu horretan, arroko organismoak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen bateratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko aldaketa-prozesua.

  5. Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

  6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

  7. Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

  8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako behaketen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.

  9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoaren araberako analisia eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

    Ingurumen-baimen bateratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala baitago ezarrita abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

    Hamargarrena. baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

    Litografía Alavesa SLU enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

    Hamaikagarrena: abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, metalak tratatzeko eta gainestaltzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Litografía Alavesa SLUk Ingurumen Jasangarritasunaren Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

    Hamabigarrena: Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Litografía Alavesa SLUk aldaketa horien berri emango du.

    Hamahirugarrena: ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu bategina), eta lege horren 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

    Hamalaugarrena: ebazpen hau Litografía Alavesa SLUri jakinaraztea.

    Hamabosgarrena: ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

    Hamaseigarrena: ebazpen honen edukia Oiongoko Udalari, Arabako Errioxako Ur Partzuergoari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondoreak izan ditzan, hau da, beste lizentzia, baimen, erantzunkizupeko adierazpen edo komunikazio batzuk lortu ahal izatea.

    ERREKURTSOAK

    Egintza honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da beronen aurka, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.

    Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,

    JOSU BILBAO BEGOÑA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.