Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 4koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita Enplegu Publikoaren Atarian argitaratu dela 2024ko abenduaren 4ko Ebazpena, beste ebazpen hau zuzentzeko dena: Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen eta adjudikazioaren xede diren lanpostuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko agintzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 89
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/04
  • Argitaratze-data: 2025/01/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen erabakiarekin (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako oinarri orokorren 6.2 apartatuarekin (oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez onartu ziren) bat etorriz, hau

Iragartzea 2024ko abenduaren 4an argitaratu zela Enplegu Publikoaren Atarian, https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko abenduaren 4ko Ebazpena, zeinaren bidez zuzentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen eta adjudikazioaren xede diren lanpostuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko agintzen duen Ebazpena.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.

(Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eskuordetuta, 2024ko urtarrilaren 23ko Agindua, 2024-02-02ko EHAA, zenbait eskumen gauzatzea Segurtasun Saileko giza baliabideen zuzendariari eskuordetzen diona.)

Giza Baliabideen zuzendaria,

MIRIAM ANITUA ARANZABAL.