Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko abenduaren 23koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ukatzen eta ematen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak. Agindu horren bidez, argitara eman zen 2024ko ekitaldirako Leader eremuan dauden landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdira bideratutako zenbateko ekonomikoa. Laguntza horiek 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren (PEPAC) esparruan onartu ziren.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 473
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/12/23
- Argitaratze-data: 2025/01/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2024ko apirilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (76. zk.), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, argitara eman zen 2024ko ekitaldirako Leader eremuko landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdirako zenbateko ekonomikoa. Laguntza horiek 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan onartu ziren.
Deialdi horren babesean, ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan (1), (2) eta (3) zerrendatzen diren laguntza-eskabideak aurkeztu ziren, bai eta horiekin batera aurkeztutako agiriak ere. Eskabideen espediente-zenbakiak aipatutako eranskinetan adierazten dira.
2024ko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (106. zk.), honako arau erregulatzaile hau argitaratu zen: Iragarkia, 2024ko maiatzaren 15ekoa, Mendinet Tokiko Ekintza Taldeak egindako Leader laguntzen deialdia argitaratu dela jakinarazten duena.
Eskabideak ebaluatu ziren eta behin betiko ebazpen-proposamena aurkeztu zitzaion Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari.
2024ko azaroaren 25ean, laguntza-deialdi hau emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena eman zen, eta organo erabakitzaile honek 2024ko azaroaren 26an jaso zuen.
Aipatutako arauak ezartzen duenez, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearen ebazpen bidez eman eta ukatuko dira laguntzak, Landa Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak egindako ebazpen-proposamena oinarri hartuta.
Behin betiko ebazpen-proposamena ikusita, ebazpen hau eman da.
Hori kontuan hartuta, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoen txostena, eta kontuan hartuta abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola LGENF funts komunitarioaren kontura finantzatutako laguntzak ordaintzea, erakunde baimendu bakarra den aldetik.
Aurreko guztia kontuan hartuta,
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduan araututako laguntzak. Eranskin horretan, honako hauek zehaztuko dira: erakunde onuraduna, diruz lagundutako proiektua, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 3.596.460,41 eurokoa da.
Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei aitortzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduan araututako laguntzei dagokien dirulaguntza jasotzeko eskubidea. Eranskin horretan, honako hauek zehaztuko dira: erakunde onuraduna, diruz lagundutako proiektua, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura (LGENF) emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 2.191.779,84 eurokoa da.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduaren bidez araututako laguntzak, eta, eranskin horretan, ukatze horren arrazoiak zehaztea.
Laugarrena. Jarduerak edo inbertsioak gauzatzeko epea 2025eko abenduaren 31n amaituko da beranduenez, eta diruz lagundu daitezkeen kostutzat soilik hartuko dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen inbertsioak edo gastuak. Salbuespen gisa, egikaritze-epe hori luzatzen duten luzapenak eman ahal izango dira, baldin eta luzapen hori behar bezala justifikatuta badago eta jarduerak edo inbertsioak amaituta egon behar zuten eguna baino hilabete lehenago eskatzen bada.
Dirulaguntza 2024ko apirilaren 9ko Aginduan jasotakoaren arabera justifikatu eta ordainduko da.
Baimenak edo lizentziak nahitaezkoak diren kasuetan, horiek benetan ematea ezinbesteko baldintza izango da laguntza kobratzeko.
Informazioari, publizitateari eta ikusgarritasunari buruzko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskineko 2. paragrafoan adierazitakoaren arabera, onuradunek LGENFtik lortutako laguntzaren informazio publikoa emateko betebeharra dute, aipatutako eranskinean ezarritako baldintzetan.
Onartutako proiektua aurreikusitako epeen barruan egiten ez bada, edo proiektua egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa epe berean aurkezten ez bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, hala badagokio, agindu arautzailean aurreikusitako itzulketa-prozedura hasiko da.
Laguntzaren xede den proiektua ez betetzeak, laguntza ematea eragin duten betekizun eta baldintzak ez betetzeak, eta, bereziki, dirulaguntzaren xede diren inbertsioei ez eusteak laguntza gauzatu eta hurrengo 5 urteetan gutxienez, laguntzak etetea ekarriko du, eta, hala badagokio, lortutako kopuruak osorik edo zati batean itzuli beharra.
Bosgarrena. Deialdian xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio landa-garapenaren arloan eskumena duen saileko titularrari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 23a.
Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
(Ikus .PDF)