Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, 2024ko urriaren 30eko Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, gauzazko laguntzak ematen dira euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 156
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/17
  • Argitaratze-data: 2025/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

2024ko ekainaren 25eko EHAAn (124. zenbakia), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 12ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzen dira, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko. Horrez gain, 2024an proiektuak aurkezteko deialdia ere egiten da.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 26an amaitu zen, Aginduaren 8.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2024ko urriaren 30eko Ebazpenaren bidez (2024ko azaroaren 11ko EHAA, 219. zk.), euskal kultura-ondarea digitalizatzeko 2024rako dirulaguntzen deialdia ebatzi zen.

Ebazpen horren ondoren, akatsak antzeman ziren Centro Internacional de Cultura Contemporánea SAren (A20762233) 006-KOD-2024 espediente-kodea duen proiektu esleipendunaren inbentarioan. Akats horiek ere 2024ko abenduaren 4an jakinarazi zituen erakunde onuradunak, eta inbentario berria eta proiekturako kalkulatutako aurrekontua erantsi zituen. Aurrekontu hori 2.499,48 eurotan murriztu da hasieran aurreikusitakoarekin alderatuta, eta, beraz, proiektuaren azken kostu zenbatetsia 5.991,41 eurokoa da.

Horrela, deialdia arautzen duen Aginduaren 15.8 artikuluarekin bat etorriz, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluarekin bat etorriz, organo honek komenigarritzat jotzen du Kulturako sailburuordearen 2024ko urriaren 30eko Ebazpenaren bidez Centro Internacional de Cultura Contemporánea-ri emandako gauzazko dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Ondorioz, 006-KOD-2024 proiekturako aurreikusitako aurrekontuaren murrizketa ikusita, hau

Lehenengoa. Centro Internacional de Cultura Contemporánea SAri emandako gauzazko dirulaguntzaren baldintzak aldatzea, deialdia arautzen duen 2024ko ekainaren 12ko Aginduaren 15.8 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta proiektuaren kostu zenbatetsia 5.991,41 eurora murriztea.

Bigarrena. 2024ko urriaren 30eko Ebazpenaren I. eranskina Onartutako proiektuak aldatzea, ondoren adierazten den moduan, eta eranskinean zerrendatzen diren pertsonei/erakundeei gauzazko dirulaguntza zenbatetsiak ematea, ondoren zehazten diren proiektuak gauzatzeko:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, lehen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 17a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.