Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita txanda-kontratuetarako laguntzen deialdia finantzatzera 2024ko ekitaldian bideratu den aurrekontu-kreditua agortu dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 93
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/13
  • Argitaratze-data: 2025/01/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, txanda-kontraturako laguntzen deialdia (2024ko ekitaldia) argitaratu zen. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2023ko azaroaren 24ko erabakiaren bidez onartu zen.

Deialdiaren 8.3 artikuluan ezartzen da eskabideak aztertzean aurkezteko hurrenkera hartuko dela kontuan, eta deialdian aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten hurrenkera berean emango zaizkiela laguntzak. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, egoera hori EHAAn argitaratuko dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta geratzen diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

2024an txanda-kontraturako laguntzen deialdiak 2. artikuluan ezartzen duenez, eman beharreko laguntzen guztizko kopuruak ez du gaindituko aurrekontuan jasotako zenbatekoa, ezta gehikuntzaren baten ondoriozkoa ere (indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira). Horren berri emango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Era berean, 2. artikulu horretan zehazten da zein den deialdi horrek 2024an izango duen guztirako kredituaren zenbatekoa.

Txanda-kontratuetara bideratutako laguntzen baliabide ekonomikoak agortu direnez, dirulaguntza publikoak ematean nagusi izan behar den publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 19.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

Lehenengoa. Argitara ematea txanda-kontratuetarako laguntzen deialdia finantzatzera 2024ko ekitaldian bideratu den aurrekontu-kreditua 2024ko irailaren 27an agortu dela, 12:13an aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.