Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko abenduaren 13koa, Kulturako sailburuordearena, 2024an Euskadiko liburutegietarako funtsak berritu edo handitzeko dirulaguntzak emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 92
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/12/13
- Argitaratze-data: 2025/01/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 3ko Aginduak, Euskadiko liburutegietarako funtsak sortu edo berritzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du (2024ko abuztuaren 30eko EHAA, 169. zk.)
Aipatutako 2024ko uztailaren 3ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, honako hau
Lehenengoa. 7.500,00 euro ematea ondoko Udalei, Liburutegi sortu berriak funtsez hornitzeko:
Bilboko Udala: 7.500,00 euro.
Errenteriako Udala: 7.500,00 euro.
Bigarrena. EIPSren barruan ez dauden liburutegien modalitatean, honako erakunde hauei dirulaguntzak ematea, euren liburutegietarako funtsak erosteko:
Aranzadi Zientzia Elkartea: 5.000,00 euro.
Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa: 5.000,00 euro.
Hirugarrena. EIPSeko liburutegi-funtsak berritzeko dirulaguntzak ematea ebazpen honen eranskinean jasotako eskatzaileei, zehazten diren zenbatekoetan.
Laugarrena. Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroari dirulaguntza ukatzea, Aginduraren 4.1 artikuluan onuradunen ezinbesteko betekizunei buruz ezarritakoa aplikatuz.
Interesdunek, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokete Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 13a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)