Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 12koa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, 2025. urterako «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 5811
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/12
  • Argitaratze-data: 2024/12/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluak xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio gazte-politikaren arloko eskumen esklusiboa.

Era berean, Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 40. artikuluak EAEko administrazio publikoei esleitzen die gazteek boluntariotza-jardueretan parte har dezaten sustatzea, bakoitzak bere eskumenen esparruan.

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutakoarekin, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila da Administrazio Orokorraren egitura osatzen duten sailetako bat.

Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, gazteriari eta emantzipazioari buruzko egitekoak eta jardun-arloak dagozkio, besteak beste, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari.

Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, iraungitako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzako organo eta unitateek eta Lehendakaritzako lehengo egiturako Gazteria Zuzendaritzak osatuko dute gorago aipatutako saila.

Bestalde, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 14.2 artikuluak agintzen duenez, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailburuordetzaren mende dago, eta lehen aipatutako dekretuaren 16. artikuluak zuzendaritzari dagozkion eginkizunak ezartzen ditu.

«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen 132/2023 Dekretuak, 2023ko irailaren 12koak (2023ko irailaren 25eko EHAA, 183. zk.), «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren bi alderdiak arautzen ditu; bata, Hegoaldeko herrialdeetan garatu beharreko proiektuak aurkez ditzaten garapenerako lankidetzako erakundeentzako laguntzen deialdiari buruzkoa, eta, bestea, proiektu horietan parte har dezaten gazteei laguntzak emateko deialdiari buruzkoa.

Irailaren 12ko 132/2023 Dekretua argitaratu ondoren, 2023ko abenduaren 30ean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea jarri zen indarrean (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.). Lege horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek emandako dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzen du, eta indarrik gabe uzten ditu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua. Horregatik, deialdi honek araudi berrian xedatutakoa biltzen du.

Deialdi hau aldez aurretik izapidetzeko araubidearen mende dago, eta, 2025. urterako, berriz ere Euskadiko gazteak lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea du helburu, bai eta ekintza horien garapena «in situ» ezagutzeko aukera ematea ere. Esperientzia hori zabaldu eta osatu egingo da, aldez aurretik informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuk eginez.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan xedatutakoa betez, deialdi hau Lehendakaritzaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoan dago jasota. Plan hori Koordinaziorako eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 12ko Ebazpenaren bidez onartu zen. Nolanahi ere, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen denean, tresna horrek deialdia jaso beharko du.

Hori dela eta, hau

Ebazpen honen babesean emandako dirulaguntzak ebazteko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko Aurrekontu Orokorretan, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 12a.

Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,

ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.

Lehenengo. Xedea.

Ebazpen honen helburua 1995 eta 2003. urteen bitartean jaio diren eta «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituzten eta parte hartu nahi duten gazteen laguntzen deialdia egitea da, aipatutako dekretuaren III. kapituluan jasotako baldintzetan.

Bigarren. Baliabide ekonomikoak.

Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa 300.000 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura.

Hirugarren. Eskabideak aurkezteko modua eta epea.

  1. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide-inprimakia betez: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127909. II. eranskinean ezarritako moduan egiaztatuko dira betekizunak.

    Eskabidearen osteko izapideak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  2. Elektronikoki ere izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  3. Eskabideak aurkezteko epea 40 egun baliodunekoa izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Laugarren. Balorazio-batzordearen osaera.

    Balorazio Batzordearen osaera Gazteria eta Emantzipaziorako Zuzendaritzaren titularraren ebazpen bidez jakinaraziko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 22.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    Bosgarren. Balorazio-batzordeko kideen konpentsazio ekonomikoa.

    Balorazio-batzordeko kideek 125,00 euroko konpentsazio ekonomikoa jasoko dute bertaratutako saio bakoitzagatik.

    Seigarren. Aurre-hautaketa fasea.

    «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 23. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak kontuan hartuta, Balorazio Batzordeak ebaluazio-txosten bat aurkeztuko dio Gazteria eta Emantzipaziorako Zuzendaritzako titularrari, eta hark ebazpena emango du. Bertan, aurrez hautatutako, ordezkoen eta hautatu gabeko pertsonen zerrenda jasoko da, bai eta hautaketa-fasea noiz eta non egingo den ere.

    Ebazpen hori interesdunei jakinaraziko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» ren bidez. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Halaber, ebazpen hau gazte atarian argitaratuko da: https://www.gazteaukera.euskadi.eus

    Zazpigarren. Ebazpena.

  1. Hautaketa-prozesuaren bigarren fasean aurreikusitako topaketa amaitu ondoren, Balorazio Batzordeak dagokion ebaluazio-txostena aurkeztuko dio Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularrari, eta hark behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du lankidetza-proiektuetan parte hartzeko hautatutako pertsonen zerrendarekin.

    Behin-behineko ebazpen-proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» ren bidez jakinaraziko zaie interesdunei, eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko.

  2. Epe hori igaro eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, eta bere esku dagoen informaziotik hautatutako pertsonek laguntzak jasotzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela ondorioztatuta, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularrak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta interesdunei jakinaraziko die, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» ren bidez, 5 egun balioduneko epean onarpena jakinaraz dezaten.

    Epe horretan ezer jakinarazi ez bada, dirulaguntza onartu dela ulertuko da.

  3. Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea izango da dirulaguntzak emateko behin betiko ebazpena emango duen organoa.

    Jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta»ren bidez egingo dira.

    Ebazpen hori onuradun guztiei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Interesdunak ez badu jakinarazpenik jasotzen, sei hilabeteko epea amaituta, bere asmoa ezetsitzat jo ahal izango du administrazio-isiltasunez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

    Dirulaguntza emateko ebazpenak ez du administrazio-bidea amaituko. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 m) artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Halaber, Ebazpen hau gazte-atarian argitaratuko da: https://www.gazteaukera.euskadi.eus

Dokumentu hau ezin da bete: eskaera telematikoki egingo da.

  1. Identifikatu.

    Eskatzailearen datuak:

    Honen izenean ari naiz: espedienteko pertsona/entitate interesdun gisa / Ordezkari gisa

    Identifikazio-agiria (NANa edo AIZa), zenbakia*, izena*, lehen abizena*, bigarren abizena*, sexua*

    Komunikazioetarako datuak:

    Jakinarazpen eta komunikazioak helbide honetara bidaliko dira: espedientea izapidetzen den bitartean Administrazioak bidalitako jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio:

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala:

    Elektronikoa: nire karpeta guneko jakinarazpen eta komunikazioen atalera igorriko dira. Bertan sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da. Kanal elektronikoaren gaineko oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat emango da Nire Karpetan eskuragarri jartzen denetik 10 egun naturaleko epea igarota. Esandako epea betetakoan, jakinarazpena ukatu egin duzula ulertuko da, eta horrela jasoko da espedientean. Izapidea egintzat emango da, eta administrazioak aurrera egingo du prozeduran.

    Abisuak jasotzeko datuak: nire karpetan jakinarazpen edo komunikazioren bat jasotzerakoan abisu bat bidaliko dizugu helbide elektronikora eta telefono mugikorrera: helbide elektronikoa*, telefono mugikorra

    Komunikazio-hizkuntza*: zuk aukeratutako hizkuntzan bidaliko dizkizugu mezu elektronikoen eta abisu-mezuen bidezko jakinarazpen eta komunikazioak. Euskara/Gaztelania.

    Datuak erabiltzeko baimena:

    Nire komunikazio eta abisuetarako datuak Eusko Jaurlaritzako sail eta organismoekiko harremanetan oro har erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.

    Nire komunikazio eta abisuetarako datuak espediente hau kudeatzeko bakarrik erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.

    Datu pertsonalen tratamendua:

    Izaera pertsonaleko datuak tratatu egingo dira, eta «Auzolandegiak» eta «Euskadiko gazteak lankidetzan» programak izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

    Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.

    Helburua: «Auzolandegiak» eta «Euskadiko gazteak lankidetzan» programetan parte hartzen dutenen datuak kudeatzea. Baimenak eta laguntzak izapidetzea.

    Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

    Hartzaileak: elkarteak eta irabazi asmorik gabeko antolakundeak, Europar Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, toki-administrazioko beste organo batzuk, autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.

    Eskubideak: datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian zehazten diren bestelako eskubide batzuk ere.

    Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsultatu dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/041700-capa2-eu.shtml

    Honako hauek betetzeko:

    Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf)

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

  2. Datuak bete.

    Eskatzailearen beste datu batzuk:

    Identifikazio-datuak: pasaportea, pasaportearen iraungitze-data

    Jaiotza-datuak: jaiotza-data*

    Harremanetarako datuak: telefono finkoa, telefono mugikorra*, helbide elektronikoa*

    Helbidearen datuak: posta-kodea*, lurralde historikoa*, udalerria*, herria*, helbidea*, zk.*, solairua, letra

    Larrialdi-kasuetarako harremanetarako pertsona: izen-abizenak*, eskatzailearekiko harremana*, harremanetarako telefonoa (1)*, harremanetarako telefonoa (2)

    Prestakuntza:

    Ingelesa: Irakurri*: Ezer ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo; Hitz egin*: Ezer ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo; Idatzi*: Ezer ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo.

    Frantsesa: Irakurri*: Ezer ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo; Hitz egin*: Ezer ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo; Idatzi*: Ezer ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo.

    Prestakuntza arautua: titulazio akademikoa, zer ikastetxetan egin zen, hasiera-urtea (uuuu), aribidean/amaiera urteak (uuuu), amaiera urtea (uuuu)

    Garapenerako lankidetzako ikastaroak: Ez dut garapenerako lankidetzako ikastarorik egin/Titulua, entitate antolatzailea, ordu kopurua, amaiera-urtea (uuuu)

    Beste ikastaro batzuk: titulua, entitate antolatzailea, ordu kopurua, amaiera-urtea (uuuu)

    Esperientzia:

    Lan-esperientzia: Ez dut inolako lan-esperientziarik./Enpresa, lanbide-kategoria, laneratze-data (uuuu/hh/ee), amaiera-data (uuuu/hh/ee)

    Esperientzia boluntariotzan:

    Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetako kide izatea borondatez. GGKE: Ez dut inolako esperientziarik GGKE batekin/GGKEaren izena, egindako jarduera eta funtzioak, urteko ordu kopurua, hasiera-data (uuuu/hh/ee), aribidean, balizko amaiera-urtea (uuuu), amaiera-urtea (uuuu)

    Borondatez gazte-elkarteetako edo helburu sozialeko beste elkarte batzuetako kide izatea. Gazte-elkartea edo erakundea: Ez dut inolako esperientziarik gazte-elkarte edo erakunde batean/Erakundearen izena, jarduera eta funtzioak, urteko ordu kopurua, hasiera-data (uuuu/hh/ee), aribidean, balizko amaiera-urtea (uuuu), amaiera-urtea (uuuu)

    Beste datu batzuk eta eskaera bidaltzea:

    Eguneratuta duzu txertaketa-txartela? Bai/Ez.

    Zehaztu zein falta zai(zki)zun*

    Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren aurreko edizioak. Inoiz aurkeztu zara programa honetara? Bai/Ez.

    Programan parte hartzeko motibazio pertsonala.

    Beste datu interesgarri batzuk.

    Erantzukizunpeko adierazpenak:

    (Bai/Ez).Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zigor penal edo administratiboa jaso ditut.

    (Bai/Ez) Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean nago, sexu-bereizkeriagatik gertatutakoak berariaz aipatuta.

    (Bai/Ez) Egunean ditut dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

    Adingabeekin harremana duten jarduerak barne hartzen dituzten proiektuen kasuan, sexu-delituengatik (Bai/Ez) kondenatu nautela deklaratzen dut.

    (Bai/Ez) Indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen ditut.

    (Bai/Ez) Egunean ditut zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

    Prozeduraren instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko du entitate horrek uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, modu arrazoituan. Aurka egiteko eskubideaz baliatzea: https://www.euskadi.eus/datuen babes-eskubide-ekitaldia/web01-tramite/eu/

    (Bai/Ez) Egiazkoak eta osoak dira eskaera honetako datuak, bai eta aurkeztu dudan dokumentazio guztia ere; dagokion erantzukizuna hartzen dut (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).

    Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehatza ez bada, faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkeztu erantzukizunpeko adierazpena, deklaratutakoa bete dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa edo komunikazioa, ezinezkoa izango da eragindako eskubidea baliatzen edo jarduera gauzatzen jarraitzea egitate horien berri izaten den unetik aurrera, hargatik eragotzi gabe egon litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).

    Merezimenduen ziurtagiria:

    Programan parte hartzeko aurre-hautatua bazara, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak adierazi dituzun merezimenduei dagozkien titulazioak eta ziurtagiriak aurkezteko eskatuko dizu.

    Baimenak:

    Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari datu pertsonalak jakinaraz diezazkien programan parte hartzen duten GGKEei, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa kudeatu eta gauzatzeko soilik*. Bai/Ez.

    Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari zure datu pertsonalak jakinaraz diezazkien Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osasun Ministerioko Kanpo Osasuneko Zuzendariordetza Nagusiari, agindutako txertaketak egiteko soilik*. Bai/Ez.

    Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari zure datuak zure kontaktu-fitxategian sar ditzan, zure zerbitzuei eta programei buruzko informazioa bidal diezazun. Bai/Ez.

    Erantzuna baiezkoa bada: eskabidean agertzen diren datu pertsonalak tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzaren kontaktuen agenda.

    Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.

    Helburua: Zuzendaritzak gazteriaren arloan antolatzen dituen jarduerak, ekitaldiak eta programak komunikazio-kanalen bidez kudeatzea eta zabaltzea. Harremanetan jartzea, kontsultei eta eskaerei erantzutea, eta zerbitzu eta programei buruzko informazioa bidaltzea.

    Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako eginkizun bat betetzeko.

    Hartzaileak: ez da datuen komunikaziorik aurreikusten.

    Eskubideak: datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian zehazten diren beste eskubide batzuk ere.

    Informazio gehigarria: datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure web-orrian kontsultatu dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/041700-capa2-eu.shtml

    Araudia:

    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.(https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/20161118/eu_def/adjuntos/rgpd_2016R0679-es-eu.pdf)

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

    Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari irudi-eskubideak laga ditzan, entitateak berak duen edozein komunikazio-kanaletan (online eta off line) erabili ahal izateko. Bai/Ez.

  3. Dokumentuak eranstea.

    Ofizioz egiaztatzea. Aplikatzekoa den araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio-organoak administrazio eskudunean ofizioz egiaztatuko ditu datu hauek:

    Bizileku-datuak (EINen Egoitza Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua)

    Errolda historikoa (EAEko udalak)

    Nortasun-datuak kontsultatzea/egiaztatzea (Poliziaren Zuzendaritza Nagusia DGP)

    Zerga-betebeharrak egunean izatea (EAEko foru-aldundiak edo Estatuko Zerga Agentzia edo ZAEA)

    Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean izatea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia)

    (Salbu eta interesdunak arrazoiak emanez aurka egiten badio. Aurka egiteko eskubidea erabiltzea)

    Baimenak: zure baimena behar da instrukzio-organoak honako datu hauek egiazta ditzan. Aukeratu itzazu, baimena emateko:

    Sexu-delituengatiko aurrekaririk ez izatea (Justizia Ministerioa) Bai/Ez

    Ez baduzu baimenik ematen, prozeduran eskatutako dokumentu guztiak aurkeztu beharko dituzu.

    Eskatutako dokumentu motak:

    Eskatutako dokumentuak/Erantsitako dokumentuak/Ekintzak

    Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean izatea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia GSDN) (beharrezkoa da aurka eginez gero) Erantsi/Bilatu/Entregatua

    Zerga-betebeharren ordainketak egunean izatea (beharrezkoa da aurka eginez gero) Erantsi/Bilatu/Entregatua

    Errolda historikoak (EAEko udalak) (beharrezkoa da aurka eginez gero) Erantsi/Bilatu/Entregatua

    Ez dago aurrekaririk sexu-delituengatik (Justizia Ministerioa) (beharrezkoa da baimenik ez badago) Erantsi/Bilatu/Entregatua

    Bizileku-datuak (EINen Egoitza Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua) (beharrezkoa da aurka eginez gero) Erantsi/Bilatu/Entregatua

    Hala badagokio, sartu hemen beste edozein dokumentu. Erantsi

  4. Sinatu eta bidali.

    ....................,.......(e)ko....................ren.......(a)

    (Sinadura)

    GAZTERIA ETA EMANTZIPAZIOKO ZUZENDARIA