Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 5ekoa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, Hazitek Programaren 2023ko deialdiaren barruan diruz lagun daitezkeen proiektuak eskatzeko I. fasea ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3958
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/07/05
  • Argitaratze-data: 2023/08/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erakunde eskatzaileek eskabideak eta dokumentazio osagarria aurkeztu dituzte 2023ko Hazitek programaren I. faseari heltzeko asmoz. Bada, horiek guztiak aztertu dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduak, enpresetan I+G bultzatzeko Hazitek programa arautu eta I. faserako deialdia egiten duenak, I. fasearen deialdia argitaratu zuen.

Bestalde, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (Feder funtsak) programa finantzatzen laguntzen du.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak eskatzeko I. faseko erakunde eskatzaileek eskabideak eta gainerako agiriak aurkeztu dituzte, Hazitek programa arautzen duen eta I. faserako deialdia egiten duen 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduan xedatutakoaren arabera.

Hazitek programan diruz laguntzeko modukotzat hartzen dira industria-ikerketara edo garapen esperimentalera bideratutako proiektuak, lehiakorrak nahiz estrategikoak, baldin eta 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren 6. artikuluan ezarritako baldintzak eta esparruak betetzen badituzte.

Proiektuak honela hautatzen dira (I. fasea): dirulaguntza jaso dezakeen proiektu-mota bakoitzean norgehiagoka aplikatu da eta proiektuak erkatu dira, betiere 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren 18. artikuluan ezartzen diren irizpideak eta prozedurak betez. Proiektuak onartuko dira, baldin eta aipatu 18.3 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen badute.

Ebaluazio Organoak, 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduan ezarritakoa betez, aurkeztutako eskaerak baloratu ditu eta proiektuak onartzeko proposamena egin dio Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari. Proposamen horretan onartzea proposatzen diren proiektuen zerrenda dago, bakoitzari buruz honako hauek adierazita: ebaluazioan lortutako puntuazioa; onartutako aurrekontua, eta proiektua gauzatzeko epea. Ebazpen-proposamenaren barruan ere badago baztertzea proposatzen diren eskaeren zerrenda, horren zergatiak eta ebaluazioan lortutako puntuazioa zehaztuta.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluak xedatzen duenez, eskubide edo interes legitimoak kaltetzen dituzten egintzen kasuan, administrazioak egintzaren edukiaren eta interesdunek, ezartzen den epean, egintza horren eduki osoaren berri izateko eta horren berri jasota gera dadin agertu ahal izango diren lekuaren laburpen bat argitaratuko du dagokion aldizkari ofizialean. Horretarako, eta ebazpen honek arriskuan jarri behar ez dituen jabetza industrialaren eskubideak babesteko, eskaera bakoitzaren inguruabar bereziak banan-banan helaraziko dira prozedura gauzatzen den egoitza elektronikoaren bidez.

Aipatu diren legezko manuak eta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertu ondoren, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak, agindu erregulatzailearen 20. artikuluko 1. puntuak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Proiektuak onartu eta baztertzea, Diruz lagun daitezkeen Proiektuen Zerrenda agirian azaldu bezala. Agiri hori deskargatzeko eta kontsultatzeko zure proiektura sartu behar duzu helbide honetan: https://www.spri.eus/laguntzak/hazitek/

Bigarrena. Hazitek deialdira aurkeztu zenuen proiektuaren emaitza jakinaraztea ebazpen honen I. eranskinean.

Diruz lagun daitezkeen proiektuen ebazpen honek ez du automatikoki bermatzen onartutako proiektu horiei dirulaguntzak ematea.

Laguntzak emateko baldintza izango da, halere, I. fasean aurretiaz onartutako proiektuei laguntzak esleitzeko II. fasearen deialdia argitaratzea, 21. artikuluan ezarritakoa betez laguntza-eskaera egokia aurkeztea eta 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduan eskatutako baldintza guztiak betetzea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarritako baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

  1. faseari amaiera ematen dion ebazpena EHAAn argitaratuko da. Horrez gain, eskabide bakoitzaren inguruabar berezituak banaka komunikatuko dira.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.

    Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

    ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.