Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 5ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako «(48) XLVIII. Hirigintza eta Lurralde ikasketak» izeneko ikastaroan (2022-2023) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3418
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/07/05
  • Argitaratze-data: 2023/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bidez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako «(48) XLVIII. Hirigintza eta Lurralde Ikasketak» izeneko ikastaroaren barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (2023ko maiatzaren 22ko EHAA).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bidez, erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira, eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «XLVIII. (48). Hirigintza eta Lurralde Ikasketak» izeneko ikastaroa egin duten ikasleei (2023ko maiatzaren 22ko EHAA).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskariak aztertu ditu eta esleipenaren proposamena egin du.

Hori dela eta, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, bildu eta gero, IVAPeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Erakunde esleipenduna onartzea eta praktikaldia egiteko dagokien ikaslea.

Sestao Berri SAMP, arkitektura: Ińigo Galdeano Perez***9090**

Bigarrena. Erakunde eta/edo enpresa esleipendunen ordezkoen zerrenda onartzea, uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago eskatutako tituluak dituzten ikasleen eskaera kopuru nahikorik.

Amezketako Udala: plaza 1 arkitekturakoa.

Arrasateko Udala: plaza 1 arkitekturakoa, plaza juridiko 1.

Busturiako Udala: plaza 1 arkitekturakoa.

Gernika-Lumoko Udala: plaza 1 arkitekturakoa, plaza juridiko 1.

Hondarribiko Udala: plaza juridiko 1.

Leioako Udala: plaza 1 arkitekturakoa.

Mungiako Udala: plaza juridiko 1, plaza tekniko 1.

Sestao Berri SAMP: plaza juridiko 1.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEŃA ZENEKORTA.