Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko uztailaren 4koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena eta Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian 2023ko uztailaren 3ko Ebazpena, Ertzaintzako lanpostuak izendapen askearen eta berariazko merezimendu lehiaketa sistemen bidez betetzeko prozeduran emana (C247, C248 eta C249).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 3469
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/07/04
- Argitaratze-data: 2023/07/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen da, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkiguten eskumenak baliatuz, honako hau
Argitara ematea 2023ko uztailaren 3an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko uztailaren 3ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, merezimendu espezifikoen lehiaketaren sistema duten lanpostuak esleitzen dira, 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bidez deitutako lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduran (C248 eta C249).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 4a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.
Segurtasuneko sailburuordea,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.