Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko uztailaren 31koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenean aurreikusitako hautaketa-batzordearen osaera. Azken ebazpen horren bidez, 2023. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beken deialdia arautu eta onartu zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 4027
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/07/31
- Argitaratze-data: 2023/08/24
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, guztira 69.999,00 eurorainoko dirulaguntzak dituzten hiru beka emateko deialdia egin da, 2023. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatuko duten ikerlanak egiteko helburuarekin.
2022ko abenduaren 14ko Ebazpenak 8. artikuluaren 1. apartatuan ezartzen du deialdian aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen hautaketa-batzordearen osaera. Testu horren 9. artikuluaren arabera, batzordeak baloratuko du taldeko eskatzaileek zein ezagutza, prestakuntza eta esperientzia dituzten eskatu den emakumeen eta gizonen berdintasunerako bekaren xedeari lotutako ikerlanak gauzatzen, baina baita honako hauek ere: zehazteko eta adierazteko gaitasuna, bekaren xede den zereginean jarduteko aukerak eta ikerlan-proposamenaren interesa eta ikuspegia. Halaber, adjudikazio-proposamen arrazoitua aurkeztuko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, laguntzak emateko ebazpena hartzeko.
Hala ere, gerora sortutako eta aipagai den deialdiarekin zerikusirik ez duten inguruabarrengatik, arestian aipatu 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenean ezarri zen hautaketa-batzordearen osaera aldatu da. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezartzen denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da laguntzak emateko proposamena egin behar duten organoen osaera, baita interesdunentzat garrantzia izango duten ekintzak ere, modu orokorrean eragiten baldin badiete.
Adierazitakoagatik, oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapen orokorren arabera, honako hau
Lehenengoa. 2023. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beka emateko dirulaguntzen deialdian ezarri den hautaketa-batzordeko kide berriak izendatzea. Hautaketa-batzordea, beraz, honako hauek osatuko dute:
Batzordeburua: Miren Josune Irabien Marigorta andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.
Kideak:
Noemí Alangua Elvira andrea, Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza Arloko arduraduna.
María de los Llanos Olivas Lagunilla andrea, Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza Arloko teknikaria.
Laura Turrión Callejo andrea, Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza Arloko teknikaria.
Igor Palomo Lobato jauna, Aholkulari Juridikoaren Arloko teknikaria.
Idazkaria: Aholkulari Juridikoaren Arloko teknikariak jardungo du zeregin horretan; haren ordezkoak izango dira Begoña Calvo Vicandi, Aholkulari Juridikoaren Arloko arduraduna, edo Unay Casado Lataburu, Aholkulari Juridikoaren Arloko teknikaria.
Bigarrena. Ebazpen hau argitaratzea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 31.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.