Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 5ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez Sorginlore Gizarte Elkartea homologatzen baita, enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 339
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/05
  • Argitaratze-data: 2023/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez, aholkularitza-erakundeek enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko behar duten homologazioa arautu zen. Dekretuak bi helburu ditu: batetik, gizarte-eragileen bitartez, enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza positiboko neurriak aplikatzea sustatzea, eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzuak onak, eraginkorrak eta profesionalak izatea bermatzea.

Sorginlore Gizarte Elkarteak indarreko arautegian eskatutako agiriak aurkeztu ditu; agiriok aztertuta ondorioztatu da ezen enpresak bete egiten dituela ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 2. artikuluan eskatzen diren betekizunak.

Batzorde Ebaluatzaileak egiaztatu du ezen enpresa eskatzaileak bidalitako proiektuak 50 puntu baino gehiago lortu dituela, hau da, dekretu arautzailearen 5. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa baino gehiago.

Hori dela eta, aurkeztutako eskabideen eta agirien balorazioa aztertu ondoren eta Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, honako hau

Lehenengoa. Sorginlore Gizarte Elkartea bost urterako homologatu da, enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eta bertan finkatutako baldintzekin.

Bigarrena. Sorginlore Gizarte Elkarteak bere agiri guztietan aipatu ahal izango du homologazio hau, indarrean dagoen bitartean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, eta, horretarako, bi hilabeteko epea egongo da, ebazpena aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 5a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik