Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 4koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez luzatu egiten baita «Bilboko Metropoliko Trenbidearen 5. linearen informazio-azterlana» jendaurrean jartzeko izapidean alegazioak aurkezteko epea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 246
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/04
  • Argitaratze-data: 2023/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 5. artikuluaren 5. apartatuan, Trenbide Sektorearen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren 10. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan ezarritako jendaurreko informazioaren izapide administratiboa betetzeko, honako bitarteko hauetan argitaratu zen Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2022ko azaroaren 7ko Ebazpena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bilboko Metropoliko Trenbidearen 5. linearen informazio-azterlana, edozein pertsona fisiko edo juridikok espedientea aztertzeko eta egoki iritzitako alegazioak egiteko aukera izan dezan, gehienez ere 30 eguneko epean:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (EHAA): 2022ko azaroaren 24an argitaratua, 225. zk.

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (BAO): 2022ko azaroaren 24an argitaratua, 224. zk.

Deia egunkaria: 2022ko azaroaren 24an argitaratua.

El Correo egunkaria: 2022ko azaroaren 24an argitaratua.

Galdakaoko eta Bediako udaletxeetako iragarki-oholak.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.1 artikuluak ezartzen duenez, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez bazaie, Administrazioak luzatu egin ditzake ezarritako epeak, beste arauren batek aurkakorik ez badio. Luzapen hori ez da izango epe horien erdia baino luzeagoa.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.3 artikuluak ezartzen duenez, bai interesdunen eskaera bai epe-luzapenari buruzko erabakia kasuan kasuko epea amaitu baino lehen egin beharko dira. Ezin izango da inola ere luzatu amaituta dagoen epe bat. Epeak luzatzeari edo horiek ukatzeari buruzko erabakien aurka, ezin izango da errekurtsorik jarri, hargatik eragotzi gabe prozedura amaitzen duen ebazpenaren aurka dagokiona jartzea.

Azaldutakoaren arabera, eta kontuan hartuta proiektuaren konplexutasuna eta proiektua aztertzeko data zailekin argitaratzea bat datorrela, eta kontuan hartuta informazio-azterlana jendaurrean jartzeko epea luzatzeak ez diela kalterik egiten hirugarrenen eskubideei, baizik eta proiektuaren edukia gehiago zabaltzen dela eta herritarrek alegazioak aurkezteko duten eskubidea sustatzen dela jendaurreko erakustaldian,

Bilboko metropoli-trenbidearen 5. linearen informazio-azterlana jendaurrean jartzeko epea 2023ko urtarrilaren 31ra arte luzatzea.

Luzatutako epe osoan, Informazio-azterlana jendearen eskura egongo da, aztertu ahal izateko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Galdakaoko udaletxean, Bediako udaletxean eta Interneteko www.euskadi.eus web orrian, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Garraioen ataleko Azpiegitura-proiektuei buruzko informazioaren atalean:

https://www.euskadi.eus/linea-5-galdakaoa/web01-a2garrai/eu/

Erabaki honen aurka, ezin izango da errekurtsorik aurkeztu, hargatik eragotzi gabe prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren aurka dagokiona, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 4a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.