Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023-2024 urteetan teleprestakuntzako modalitatean egiazta daitekeen langabeentzako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen deialdian (Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen dena) izango den ebaluazio-batzordearen osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 284
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/02
  • Argitaratze-data: 2023/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023-2024 urteetan teleprestakuntzako modalitatean egiazta daitekeen langabeentzako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen deialdiaren 7. artikuluak (2022 abenduaren 30eko EHAA), prozedura eta ebazpena arautzen dituena, 3. zenbakian ezartzen du ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko.

Honako hauek izango dira batzordekideak eta, haiek ez daudenean, ordezkariak bertaratuko dira:

Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko hiru teknikari, xede horretarako izendatutakoak; horietako batek idazkari gisa jardungo du, hitz egiteko eta bozkatzeko eskubidearekin.

Deialdiko 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzordea arduratuko da behin-behineko ebazpen-proposamena egiteaz.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioen Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emakida-proposamena egiteaz arduratuko diren organoen osaera.

Aurrekarietan jasotakoa dela bide, honako hau

Ebazpen honetan aipatutako deialdiaren 7. artikuluan jasotako ebaluazio-batzordearen osaeraren berri emango da:

Batzordeburua:

Juan Carlos Ibarrola Sáenz de Ugarte, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

Idazkaria:

Natalia Prieto Bernardo, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Batzordekide titularrak:

  1. ª Carmen Vea-Murguía Basterra, Enplegurako Lanbide Heziketa Zerbitzuko arduraduna.

    Ana Belen Sanjurjo Díaz, Enplegurako Lanbide Heziketa Zerbitzuko teknikaria.

    Ordezko batzordekideak:

    Begoña Fernández Fernández de Mendiola, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

    Maria de Los Angeles De Oraa Oleaga, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

    Ebaluazio-batzordea baliozkotasunez eratuta geratuko da batzordeburua eta idazkaria edo, hala badagokio, haien ordezkariak eta gutxienez batzordekideen erdia bertaratzen direnean.

    Batzordeburua ez dagoenean, batzordekideetako batek zuzenduko du batzordea, lehen zerrendatutako hurrenkeran.

    Idazkaria ez dagoenean, batzordekide batek beteko ditu bere funtzioak, lehen zerrendatutako alderantzizko hurrenkeran.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 2a.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

    JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.