Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta emaitza horiek behin betiko egiten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 477
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/20
  • Argitaratze-data: 2023/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egin zuen, 2022ko uztailaren 28ko Ebazpenaz (2022-09-05eko EHAA, 167. zk.).

Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaz (2022-12-29ko EHAA, 248. zk.) argitaratu zen.

Erreklamazioa egiteko epea amaitu ondoren, aurkeztuak aztertu dira. Horregatik guztiagatik, hau

  1. Agindua ematea hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra onartu diren erreklamazioen emaitzak argitaratu daitezela helbide elektroniko honetan: https://www.ivap.euskadi.eus/2022-2-deialdia/z16-a3hedei/eu/

  2. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztu diren gainerako erreklamazioak ezestea.

  3. 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko egitea.

  4. Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 20a.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

    MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.