Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ekintzaileei laguntzeko laguntzak finantzatzera 2022ko ekitaldian bideratu den aurrekontu-kreditua agortu dela (deialdiaren IV. kapitulua).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 596
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/17
  • Argitaratze-data: 2023/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez, ekintzaileei laguntzeko 2022ko laguntzen deialdia (2022. urtea) argitaratu zen. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2022ko ekainaren 21eko bileran (2022-07-04ko EHAA).

Deialdiaren 25.2 artikuluan ezartzen da eskabideak aztertzean aurkezteko hurrenkera hartuko dela kontuan, eta deialdian aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten hurrenkera berean emango zaizkiela laguntzak. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, egoera hori EHAAn argitaratuko dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta geratzen diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

Deialdiaren 2.2.c) artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Enpresa-jarduera bat hasi eta proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu direnez (deialdiaren IV. kapitulua), honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea enpresa-jarduera bat hasi eta proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzak finantzatze aldera 2022. urtean esleitu den aurrekontu-kreditua agortu dela 2022ko urriaren 28an. Espedientea 11k eta 32 minutuan aurkeztu da.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.