Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, 2022. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena (Bitartez deialdia).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 431
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/01/16
- Argitaratze-data: 2023/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2022ko irailaren 16ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuaren 2022ko abuztuaren 30eko Agindua, kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko arauak ezartzen zituena.
Agindu horren 14.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko abuztuaren 30eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 16a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)