Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 12koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoaren 2022. urterako ordainsarien igoerari buruzko akordio kolektiboa, erregistratu, publikatu eta gordailutzea (hitzarmenaren kodea: 86100302012017).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 501
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/12
  • Argitaratze-data: 2023/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko urtarrilaren 11n, aipatutako hitzarmen kolektibo horri buruzko dokumentazioa aurkeztu zuten REGCON erregistroan. Hitzarmena enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatu dute.

Lehenengoa. Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i) artikuluarekin lotuta dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala.

Bigarrena. Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia bi dekretu hauetan dago jasota: 713/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa, Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzkoa, eta 9/2011 Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzkoa.

Hirugarrena. Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Aztertu dira inskripzio eskaera eta atxikitako agiriak, eta egiaztatu da legezko eskakizun guztiak betetzen dituztela (EAEko Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 11ko 1/2021 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako txostenak barne). Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

Lehenengoa. Agindua ematea hitzarmena inskribatu eta gordailutu dadin Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan, eta horren berri aldeei jakinaraztea.

Bigarrena. Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 12a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

«VIVIENDA Y SUELO DE EUSKADI SA / EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA SA» SOZIETATE PUBLIKOAREN 2022. URTERAKO ORDAINSARIEN IGOERARI BURUZKO AKORDIO KOLEKTIBOA

«Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA» (VIVESA) sozietate publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta langileen legezko ordezkariek akordio kolektiboa lortu dute 2022. urterako langileen ordainsariei buruz. Honela idatzita geratu da:

HITZAURREA

Gobernu Kontseiluak 2022ko otsailaren 22an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez, baimena eman zen, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2021eko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariei % 2ko igoera aplikatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta sektore publikoko partzuergoen zerbitzura diharduten langileentzat, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko gainerako erakundeen zerbitzura diharduten lan-araubideko langileen soldata-masa % 2 igotzeko ere, 2021eko abenduaren 31n ezarrita zeudenekiko.

Dena den, aipatutako igoera horiek sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz ematen diren oinarrizko xedapenak eragotzi gabe egin behar dira. Zehazki, kontuan hartzekoak dira honako arau hauek: 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean araututako aurrekontu-araudia, bai eta urriaren 18ko 18/2022 Errege Lege Dekretuaren 23. artikuluan jasotako erregulazioa ere. Artikulu horrek oinarrizko izaera gisa ezartzen du 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen III. tituluko I. eta II. kapituluetan eta horiekin bat datozen gainerako aginduetan xedatutakoaz gain, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariek ehuneko 1,5eko igoera gehigarria izango dutela 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, eta data horretan indarrean zeuden ordainsarien gainean aplikatuko dela.

Azaroaren 22an, EAEko Gobernu Kontseiluak erabaki zuen sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariei % 1,5eko igoera gehigarria aplikatzea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Igoera hori aurretik onartutako % 2ko igoerari batzen zaio, eta guztira % 3,5eko igoera egiten du 2021eko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko.

ADOSTEN DUTE:

Lehenengoa eta bakarra. 2022. Urterako soldata-igoera gehigarria zehaztea eta aplikatzea.

Ehuneko 1,5eko soldata-igoera gehigarria onartzea; guztira, beraz, % 3,5eko soldata-igoera izango da, 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

Igoera hori 2022ko abenduko nominan gauzatuko da.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik