Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 11koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko urtarrilaren 10eko Ebazpena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 449
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/11
  • Argitaratze-data: 2023/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

olizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deialdiari buruzko 2021eko martxoaren 2ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (EHAA, 58. zk., martxoaren 23koa), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko urtarrilaren 11n argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko urtarrilaren 10eko Ebazpena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Bigarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 11.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.