Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 5ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da 2023ko irailaren 15eko Ebazpena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko 2023ko dirulaguntzak ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 5163
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/05
  • Argitaratze-data: 2023/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez, 2023. urteko deialdirako dirulaguntzak eman ziren, hain zuzen ere elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko dirulaguntzak.

Ebazpen hori jakinarazteko prozesuan ikusi da jakinarazpena egin aurretik atzera egite bat zegoela.

Ondorioz, aipatutako egoera horiek eman beharreko kopuruak berriro kalkulatzera behartu dutenez, ezinbestekoa da 2023ko irailaren 15eko Ebazpenean emandako kopuru guztiak berraztertzea.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa eta Jarraipen Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau

Lehenengoa. Aldatzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko irailaren 15eko Ebazpenean agertzen zen I. eranskina, eta ebazpen honen I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte, federazio eta fundazioei dirulaguntzak ematea: orotara laurehun mila (400.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da I. eranskinean.

Bigarrena. Aldatzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko irailaren 15eko Ebazpenean agertzen zen II. eranskina, eta ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren elkarteei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 5a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)