Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko urriaren 4koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko Aginduan araututako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, deialdia egin zen ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programa aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 4776
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/04
- Argitaratze-data: 2023/10/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Deialdia egiteko Aginduaren 12.8 artikuluak xedatutakoaren arabera, emandako laguntzen zerrendak publikotasuna izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jakinarazpen hori egin eta 6 hilabeteko epean.
Dagozkion ebazpenak jakinarazi ondoren, eta ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programa aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, zenbatekoak adierazita. Laguntza horiek, ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programa aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko Aginduaren babesean eman dira.
Bigarrena. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 4a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
(Ikus .PDF)