Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 27koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, bioekonomiaren berrikuntza-proiektuetarako laguntzak baloratzeko batzordeko lehendakaria eta kideak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5071
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/27
  • Argitaratze-data: 2023/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren bidez, 2023rako bioekonomiaren berrikuntza-proiektuetarako laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren. Agindu horren 11. oinarriko 2. paragrafoan arautzen da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluan ezarritako ebaluazio-organoa.

Oinarri horren arabera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako ikerketa-programen arduraduna ebaluazio-batzordeko burua izango da. Bokalak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat eta HAZI Fundazioko ordezkari bat izango dira. Lehenengoak, idazkaritza-lanak egingo ditu. Balorazio Batzordearen osaeran, ahaleginak egingo dira trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak behar bezala jakitea barne, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria nor izango den izendatuko da.

Aurrekoaren arabera, honako hauek osatuko dute ebaluazio-batzordea:

Lehendakaria:

  1. ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (titularra).

    Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (ordezkoa).

    Kideak:

    Xabier Andrés Uriarte jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanetan (titularra) arituko dena.

    Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

    Iñaki Gerenabarrena Martinez de Lahidalga jauna, HAZI fundazioaren ordezkaria, baso-arloaren arduraduna den aldetik (titularra).

    Gorka Altuna jauna, HAZI fundazioaren ordezkaria, baso-arloko teknikari gisa (ordezkoa).

    Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez organo horren osaera finkatu eta argitaratzeko agintzen da.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 27a.

    Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

    BITTOR OROZ IZAGIRRE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.