Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko urriaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita ekintzaileei laguntzeko 2022ko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 5111
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/27
- Argitaratze-data: 2023/11/14
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.
Horrenbestez, hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ekintzaileei laguntzeko 2022ko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2022ko ekainaren 22an egindako bileran (erabaki hori 2022ko uztailaren 4ko EHAAn argitaratu zen, 128. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako laguntzaren diru-zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 27a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)