Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko urriaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 2ko Aginduaren babesean aurkeztutako musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntza eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 5032
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/23
- Argitaratze-data: 2023/11/07
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2023ko maiatzaren 12an argitaratu zen EHAAn 2023ko maiatzaren 2ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.
Aipaturiko Aginduaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da denek jakin dezaten.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2023ko maiatzaren 2an emandako Aginduaren babesean modalitate bakoitzerako deitu eta emandako dirulaguntzen nahiz pertsona edo erakunde onuradunen zerrenda argitaratzea (I. eranskina), baita eskatzaileei ukatutako eta artxibatutako eskabideen zerrenda ere (II. eranskina).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 23a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)