Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 10ekoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, EAEko elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4791
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/10
  • Argitaratze-data: 2023/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren bidez, EAEko elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko garatzen dituzten proiektuak diruz laguntzeko deialdia egin zen 2023rako.

Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Bigarrena. Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntzak II. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei esleitzea, aipatutako eranskinean zehazten diren zenbatekoen arabera. Laguntza horiek minimis izaera dute, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduari lotuta daude (EBAO, L 352. zk., 2013-12-24koa).

Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 2023ko urriaren 10a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)