Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bitartez, Berdintasunaren aldeko 2023ko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera jendaurrean jartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 4841
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/10
  • Argitaratze-data: 2023/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraikiz, urteroko deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak emandako ebazpen baten bitartez egin behar da. Beraz, 2023ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2023ko Emakunde Sariaren deialdia egin da (uztailaren 26ko EHAA, 141. zk.). Sari horren helburua emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsona fisikoen edo juridikoen (publikoak nahiz pribatuak) jarduera azpimarratzea eta aitortzea da. Izan ere, pertsona horiek, hainbat ekintza, lan edo proiektu bultzatuta, emakumezkoen lana eta horien ahalduntzea aitortzeko alderdi garrantzitsuak hobetu dituzte, edo euren ibilbidearen bitartez emakumeen garrantzia balioesteko eta duintzeko lanean nabarmen laguntzen dute, edo Euskal Herrian sexuen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzeko lanean nabarmendu dira.

Dekretu horren 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta epaimahaiaren osaera jendaurrean jarriko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria emateko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.

Horren ondorioz, eta martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko ezintasuna justifikatu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Berdintasunaren aldeko 2023ko Emakunde Sariaren epaimahaia nork osatuko duen jendaurrean jartzea:

Mahaiburua:

Miren Elgarresta Larrabide andrea.

Idazkaria:

Miren Josune Irabien Marigorta andrea.

Epaimahaikideak:

Jone Berriozabal Bóveda andrea.

Teresa Laespada Martínez andrea.

Maite Peña López andrea.

Amaia del Campo Berasategui andrea.

Sonia González Ubierna andrea.

Jorge Freundenthal jauna.

Itziar Alkorta andrea.

Elo Mayo andrea.

Belén Balerdi Bengoa andrea.

Ordezko epaimahaikideak:

Patricia Campelo Martínez andrea.

Idoia Galán López andrea.

Leire Beiztegui Amor andrea.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.