Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 8koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko otsailaren 7ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 812
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/08
  • Argitaratze-data: 2023/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdia iragarri zen (urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.); bada, ebazpen horren hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko otsailaren 8an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko otsailaren 7ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.