Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 7koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioan garbiketa-enpresa emakidadunen eta Eusko Jaurlaritzako zentroetan zerbitzua ematen duten langileen artean onartutako akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86100053012013).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 915
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/07
  • Argitaratze-data: 2023/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. 2023ko otsailaren 7an, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren erabakiari buruzko dokumentazioa.

Lehenengoa. Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikuluarekin lotuta dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala.

Bigarrena. Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia bi dekretu hauetan jasota dago: Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua.

Hirugarrena. Aurkeztu den akordioa egintza inskribagarria da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta egiaztatu da legezko eskakizun guztiak betetzen dituztela. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hau

Lehenena. Agindua ematea inskribatu eta gordailutu dadin Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan, eta horren berri alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Xedatzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 7a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Garbiketa-enpresa emakidadunen eta Eusko Jaurlaritzako zentro hauetan zerbitzua ematen duten langileen artean onartutako hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioak baimenduta: Lakua, Samaniego, Arkautiko Akademia, Segurtasuneko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, Ejie-Eusko Jaurlaritzaren Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Vitoria-Gasteizko Justizia Jauregia, Lehendakaritza, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa/SOS Deiak, Neiker-Arkautiko Granja Eredua, CRL/LHK, Zuzenean, Arabako eta Bizkaiko Osalan zentroak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako artxibo historikoak eta Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan dauzkan kudeaketa bateratuko zentroak 2022ko uztailaren 11ko EHAAren 133. zenbakian argitaratutako erabakiaren arabera (Vitoria-Gasteiz kalea 3, Intxaurrondo kalera 70, Marina kalea 12, Andia kalea 13 eta Easo kalea 10) eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon dauzkan kudeaketa bateratuko zentroak 2023ko urtarrilaren 24ko EHAAren 16. zenbakian argitaratutako erabakiaren arabera (Kale Nagusia 85, Concha Jeneralaren kalea 23, eta Aguirre Maximo kalea 18-bis, 3. solairua).

Yolanda Blanco Bastida, garbiketa-enpresa emakidadunen eta Eusko Jaurlaritzako zentro hauetan zerbitzua ematen duten langileen artean onartutako hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioak baimenduta: Lakua, Samaniego, Arkautiko Akademia, Segurtasuneko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, Ejie-Eusko Jaurlaritzaren Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Vitoria-Gasteizko Justizia Jauregia, Lehendakaritza, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa/SOS Deiak, Neiker-Arkautiko Granja Eredua, CRL/LHK, Zuzenean, Arabako eta Bizkaiko Osalan zentroak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako artxibo historikoak eta Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan dauzkan kudeaketa bateratuko zentroak 2022ko uztailaren 11ko EHAAren 133. zenbakian argitaratutako erabakiaren arabera (Vitoria-Gasteiz kalea 3, Intxaurrondo kalera 70, Marina kalea 12, Andia kalea 13 eta Easo kalea 10) eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon dauzkan kudeaketa bateratuko zentroak 2023ko urtarrilaren 24ko EHAAren 16. zenbakian argitaratutako erabakiaren arabera (Kale Nagusia 85, Concha Jeneralaren kalea 23, eta Aguirre Maximo kalea 18-bis, 3. solairua).

Hau adierazten du: Batzorde horrek 2023ko otsailaren 6an egindako bilkuran, ondoren azaldutako gaia aztertu zen, Zaintzen SAk hala eskatuta (sarrera-erregistroa: 9711), eta bilkuraren aktan transkribatutako moduan ebatzi da, honela:

Gaia: Zaintzen SA enpresak batzorde paritarioari eskatu dio hitzarmen honen aplikazio-eremuan sar ditzala Eusko Jaurlaritzak Bilboko Bizkaia plazan daukan kudeaketa bateratuko zentroan zerbitzua ematen duten langileak.

Batzordearen ebazpena: Batzorde paritarioan, garbiketa-enpresa emakidadunen eta Eusko Jaurlaritzako zentroetan zerbitzua ematen duten langileen artean onartutako hitzarmen kolektiboaren I. eranskinean emandako eginkizunak egikaritzeko, bertaratutakoek aho batez erabaki dute Eusko Jaurlaritzak Bilboko Bizkaia plazan daukan kudeaketa bateratuko zentroan zerbitzua ematen duten langileak hitzarmenaren aplikazio-eremuan sartzea.

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 6an.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik