Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 6koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, argitaratu eta gordailutzen baita Hezkuntza Sailaren mendeko eskola-garraioko laguntza-zerbitzua eta jolastokiko zaintza-zerbitzua ematen duten enpresen hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioak lortutako akordio bat, 2023rako soldata-taulei buruzkoa (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002445012005).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1139
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/06
  • Argitaratze-data: 2023/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko otsailaren 2an, REGCON erregistroan aurkeztu zuten enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.

Lehenengoa. Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) Lan eta Enplegu Saila sortu zuen 2. artikuluan, eta, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, sailak, besteak beste, lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar du. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatuak, 10.1.i) artikuluan Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzeko egitekoa, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena. Akordio hau sinatu dute Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua eta Jolastokiko Zaintza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartearen enpresa-ordezkaritzak zein ELA eta LAB sindikatuen ordezkariek, bat etorriz Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluen baldintzekin.

Hori dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Akordioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko eskola-garraioko laguntza-zerbitzua eta jolastokiko zaintza-zerbitzua ematen duten enpresen hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioarena, 2023. urteko soldata-taulei buruzkoa

Bilbon bildu dira, 2023ko otsailaren 1ean, Lan Harremanen Kontseiluaren lurralde-egoitza birtualean, LAB eta ELA sindikatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua eta Jolastokiko Zaintza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartea, hitzarmen horren batzorde-paritarioko kide diren aldetik, eta aho batez lortu dute akordio hau:

Lehenengoa. 2023rako soldata-taulak onartzea, Eusko Jaurlaritzako erreferentziazko langileen ordainsarien % 100arekin parekatuta. Eusko Jaurlaritzak erreferentziako langileen taula berriak argitaratzen dituenean 2023. urterako dagokion igoera aplikatuta, Batzorde Paritarioak berriz eguneratuko ditu taula sektorialak, Eusko Jaurlaritzaren erreferentziazko tauletako igoeraren % 100arekin parekatzeko 2023ko urtarrilaren 1erako atzeraeraginarekin.

Bigarrena. 2023ko taulen eguneraketarengatik sortutako atzerapenak 2023ko martxoko nominan ordainduko dira beranduenez eta, beraz, hil horretan geratuko dira erregularizatuta 2023ko nominak.

Lan Harremanen Kontseiluari agintzea 2023ko soldata-taulak onartzeko akordio hau lan-agintaritzari aurkezteko, haren lehendakariaren bitartez (Tomás Arrieta Heras), erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ofizialki argitara dadin.

2023. URTEKO SOLDATA-TAULAK

(100 %EKO PAREKATZEA)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik