Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 2koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Komisariondoko Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 728
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/02
  • Argitaratze-data: 2023/02/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2021eko abenduaren 13ko eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisariondoko Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamabigarren oinarriarekin bat etorriz (EHAA, 2. zk., 2022ko urtarrilaren 4koa), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko otsailaren 2an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisariondoko Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Bigarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.