Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko otsailaren 2koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 30
- Hurrenkera-zk.: 727
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/02
- Argitaratze-data: 2023/02/13
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2019ko abenduaren 20an eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurararen deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (EHAA, 4. zk., urtarrilaren 8koa), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau
Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko otsailaren 2an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen dituena.
Bigarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 2a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.