Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 28koa, Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Avanza Movilidad Gipuzkoa SA enpresaren (lehen, Transportes Pesa SA) hitzarmen kolektiboa luzatu eta aldatzeko akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86100052012013).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1490
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/28
  • Argitaratze-data: 2023/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. 2023ko urtarrilaren 10ean, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako hitzarmen kolektiboa luzatu eta aldatzeko akordioari buruzko dokumentazioa.

Bigarrena. 2023ko urtarrilaren 17an eta otsailaren 10ean, zuzenketa-errekerimenduak egin dira. Errekerimenduak 2023ko otsailaren 1ean eta 23an bete dira.

Lehenengoa. Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikuluarekin lotuta; dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen.

Bigarrena. Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia bi dekretu hauetan jasota dago: Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatutako urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua.

Hirugarrena. Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatutako urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

Lehenengoa. Akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena. Xedatzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 28a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

AVANZA MOVILIDAD GIPUZKOA SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA LUZATU ETA ALDATZEKO AKORDIOA

Donostia, 2022ko abenduaren 21a.

BILDU DIRA:

Batetik, Borja Berroya Elosua, Juan Santiago Hernandez, Jose Maria Naveira Garcia eta Jose Alvarez Martinez, Avanza Movilidad Gipuzkoa SA enpresako Zuzendaritzaren ordezkari gisa (aurrerantzean, «enpresa»), eta Julio Calvo Eguizabal, bertako aholkularia denez gero.

Bestetik, jarraian aipatzen diren pertsonak, enpresako langileen legezko ordezkariak direnez gero (Gipuzkoako Enpresa Batzordea eta Bilboko lantokiko langileen ordezkariak eta Gasteizko lantokiko langileen ordezkariak):

ELA-STV sindikatuaren aldetik:

Eugenia Pablos San Justo.

Jose Manuel Lopez Santiago.

Jose Maria Urresti Cuezva.

Juan Carlos Vega Turnes.

  • Rubén Martínez González, Almudena Pérez Sánchezen izenean eta ordezkaritzan, honekin batera erantsita ageri den boto-delegazioaren arabera.

    Alberto Redondo Lerones, Pedro Alonso Andrésen izenean eta ordezkaritzan, honekin batera erantsita ageri den boto-delegazioaren arabera.

    Aitor Iturain Aramendi, aholkulari gisa.

    UGT sindikatuaren aldetik:

    Jose Antonio Ruiz de Gauna Rebollo.

    Miguel Angel Gomez Sanchez.

    Gorka Rejado Bachiller.

    Monica Marańon Basarte.

    Alicia De los Santos.

    Pedro Markina Martinez, aholkulari gisa.

    LAB sindikatuaren aldetik:

    Fermin Iregui Villar.

    Ekaitz Telleria Aldaregia, Agustín Gorostegi Auzmendiren izenean eta ordezkaritzan, honekin batera erantsita ageri den boto-delegazioaren arabera, eta LAB sindikatuaren aholkulari gisa.

    Deialdia egin zaien arren, ez dira agertu enpresaren hitzarmeneko Negoziazio Batzordeko kide hauek, langileen aldetik:

    Agustin Gorostegi Auzmendi, enpresako langileen ordezkaria LAB sindikatuaren aldetik, zeinak, goian azaldu den bezala, Ekaitz Telleria Aldaregiari eskuordetu baitio botoa, honekin batera erantsitako boto-delegazioaren bidez.

    Almudena Pérez Sánchez, enpresako langileen ordezkaria ELA sindikatuaren aldetik, zeinak, goian azaldu den bezala, Rubén Martínez Gonzálezi eskuordetu baitio botoa, honekin batera erantsitako boto-delegazioaren bidez.

    Pedro Alonso Andrés, enpresako langileen ordezkaria ELA sindikatuaren aldetik, zeinak, goian azaldu den bezala, Alberto Redondo Leronesi eskuordetu baitio botoa, honekin batera erantsitako boto-delegazioaren bidez.

    Eta Jesús Villamor Herrero, enpresako langileen ordezkaria ESK sindikatuaren aldetik, aldi baterako ezintasun-egoeran baitago (ez dio bere botoa inori eskuordetu).

    ADIERAZTEN DUTE:

    1. Enpresaren hitzarmen kolektiboaren 4. artikuluan aurreikusitako iraupena lau urtekoa zen, eta 2019ko abenduaren 31ra arte egon zen indarrean. Edonola ere, haren amaiera automatikoki iragarritzat joko zen, iraungi baino bi hilabete lehenago. Era berean, berariaz adostu zen hitzarmenak indarrean jarraituko zuela amaiera iragarri eta hitzartutako iraupena amaitu ostean ere, harik eta bi aldeek hitzarmen hau ordezteko beste bat sinatu arte.

    2. Bi aldeen interesa denez indarrean den hitzarmen kolektiboa luzatzea, hainbat bilera egin ondoren eta enpresako langileen batzordeak azaroaren 10eko bileran berretsi ostean, enpresak eta enpresako langileen legezko ordezkariek honako hau erabaki dute:

      AKORDIOA

      Lehenengoa. Bi aldeek erabaki dute Transportes Pesa SA enpresaren (orain «Avanza Movilidad Gipuzkoa SA» izena dauka) hitzarmen kolektiboaren testuan aurreikusitako arauak eta betebeharrak 2022ko abenduaren 31ra arte luzatzea, jarraian aipatzen diren artikulu hauetan jasotako gaiak izan ezik.

      1. Hitzarmenaren 12. artikulua aldatzea

      1. artikulua honela idatzita geratu dadila erabaki da:

        Kategoria guztietarako, honako igoera hauek aplikatuko dira kontzeptu ekonomiko guztietan, hitzarmenean araudi espezifikoa duten kontzeptuetan izan ezik:

        2020. urtea: 2019ko soldata-kontzeptu guztietan, % 1,2.

        2021. urtea: 2020ko soldata-kontzeptu guztietan, % 0.

        2022. urtea: 2021. urteko EAEko KPI (% 6,4 finkatua), soldata-kontzeptu guztietan.

        Igoera hori kontzeptu ekonomiko guztietan aplikatuko da.

        Ezarritako soldata-igoeren ziozko atzerapenak honela ordainduko dira:

        2020. urtea: % 0,9ko atzerapenak 2019ko soldata-kontzeptu guztietan.

        2021. urtea: % 0,9ko atzerapenak 2019ko soldata-kontzeptu guztietan.

        2022. urtea: % 0,9ko atzerapenak gehi % 6,4, 2019ko soldata-kontzeptu guztietan.

        Atzerapen guztiak hitzarmena luzatzeko akordioa sinatu eta hurrengo hilabeteko nominarekin batera ordainduko dira.

      1. Hitzarmenaren 13. artikulua aldatzea.

      1. artikuluaren honako paragrafo hau aldatu da:

        Asteburuko lan-txandaren zioz ordaindutako zenbatekoa 25,20 eurokoa izango da 2016. urtean lan egindako egun bakoitzeko. Asteburuko lanaldi horren barruan langileak irteeraren bat egin behar badu, 20,16 euro ordainduko dira 2016. urtean lan egindako ordu bakoitzeko, etxetik ateratzen denetik bertara itzultzen den arte kontatuta. Zenbateko hauek hitzarmen kolektiboko 12. artikuluaren arabera eguneratuko dira.

        Hala, aldeek adostu dute aurreko paragrafoaren ordez honako hau jarriko dela:

        Hitzarmena luzatzeko akordio hau sinatzen den unetik aurrera, asteburuko gurdiagatik ordaintzen den zenbatekoa 80 eurotan ezartzen da guardiako egun bakoitzeko. Asteburuko guardia horretan langileak irteeraren bat egin behar badu, honako arau hauek aplikatuko dira: alde batetik, langileak egiten dituen kilometroak konpentsatuko dira, betiere irteera ez bada enpresako ibilgailuarekin egiten; bestalde, aparteko ordu moduan ordainduko da irteera horretan emandako denbora. Guardian zehar egindako kilometroak nahiz denbora ordaintzeko, langilea ohiko etxebizitzatik irteten denetik bertara itzultzen den arte igarotzen den denbora eta distantzia hartuko dira kontuan.

      1. Hitzarmenaren 27. artikulua aldatzea

      1. artikulua aldatu egiten da, eta honako paragrafo hau gehitzen zaio:

        Bestalde, hitzarmena luzatzeko akordioa sinatzen denetik aurrera, gaueko plus partzialaren kontzeptua gehitzen da. Ohiko lanaldian gutxienez hiru ordu gauez (22:00ak eta 06:00ak bitartean) egiten dituzten pertsonei aplikatuko zaie, lan egiten dituzten orduetan, ordainketa-balorazioaren arabera, 22:00ak eta 06:00ak bitarteko aldian zehar. Lan egindako gaueko ordu bakoitzeko euro bat ordainduko da (eta, proportzionalki, ordubetera iristen ez diren tarteetan). Inola ere ez da metatuko 26. artikuluan aurreikusitako gaueko plusera, konpentsazio ekonomikora edo aurreko atalean aurreikusitako atsedenetara.

        Bigarrena. «Erizaintzako teknikariaren» lanpostua sartuko da enpresako soldata-tauletan (akordio honen I. eranskinean ageri dira).

        Hirugarrena. Enpresak absentismo medikoaren tasa altua murrizteko asmoa dauka. 2022ko abenduaren 1ean, tasa hori, zehazki, urtean % 17,25ekoa da (2021eko abendutik 2022ko azarora bitarteko epea hartuta erreferentzia moduan). Absentismo hori batez ere langileen aldi baterako ezintasunen ziozko bajekin lotuta dago, eta intzidentzia altuak eragin negatiboa dauka enpresan. Ondorioz, beharrezkoa da absentismo-tasa hori murrizten lagunduko duten zenbait neurri ezartzea.

        Helburu kolektibo bat da, plantilla osoari eragiten baitio, eta % 17,25eko absentismo medikoaren tasatik dator.

        Horrenbestez, honako neurri hau adostu da, guztiz aparteko moduan, ez bertan gera dadin edo urte desberdinetan errepikatu dadin. Beraz, behin bakarrik aplikatuko da, baldin eta 2023ko abenduaren 31n absentismo-tasa jarraian zehazten diren mailetan murriztu bada:

        (Ikus .PDF)

        Absentismo-tasa lehen hiru mailetan % 2,25eko tarteetan murrizten den bakoitzeko, eta % 2 eta % 1,75 murrizten deneko 4. eta 5. mailetan (hurrenez hurren), langileek egun bat libre hartzeko eskubidea izango dute, edo, bestela, hartu gabeko atsedena ordaindu ahalko da. Denboran edo hartu gabeko atseden bidez ordaindutakoa langile bakoitza urtean zehar altan egon den aldiaren araberakoa izango da.

        Libre hartzen diren egunak hurrengo urtean hartu beharko dira, hau da, 2024an zehar, eta, nahitaez, oporralditik kanpo. Egun horiek banatu egingo dira, lantoki bakoitzean plantillaren % 10ek baino gehiagok ez dezan libre hartu aldi berean. Enpresaren eskumena izango da libre hartzeko egunen gaineko azken erabakia hartzea, antolaketa eta ekoizpeneko beharren arabera.

        Aurreko taulan ezarritako murrizketa-ehunekoek libre hartzeko egunetarako eskubidea emango dute, soilik balio osoa lortuz gero. Hau da, 2023ko abenduaren 31n % 17,25eko absentismo-tasa ez bada murrizten edo % 2,25etik beherako murrizketa izan badu, ez da libre hartzeko egunik edo hartu gabeko atsedenik kobratzeko eskubiderik sortuko kontzeptu horren zioz. Era berean, maila bat gainditzen duten baina hurrengora iristen ez diren murrizketa-ehunekoek (adibidez, % 4ko murrizketa) gainditu den mailarako ezarritako egunak hartzeko eskubidea emango dute; eskala hau ezingo da zati proportzionaletan aplikatu.

        Neurria apartekoa denez, ez da aplikatuko aipatutako aldia igaro ondoren. Edonola ere, enpresaren eskumen esklusiboa izango da hura luzatu eta eguneratzea, aipatutako absentismo-tasak duen bilakaeraren arabera.

        Laugarrena. Berariaz adosten da akordio honetan aipatu ez den hitzarmeneko gainerako edukia indarrean egongo dela, baita gaur egun indarrean dauden hitzarmeneko bi ez-aplikazioak ere, Gipuzkoako Lan Agintaritzan 2022ko urtarrilaren 18an erregistratu eta gordailututakoak (espediente-zenbakia: 20/18/0008/2022) eta Bizkaiko Lan Agintaritzan 2022ko maiatzaren 27an erregistratu eta gordailututakoak (espedientea-zenbakia: 48/18/0162/2022), hurrenez hurren. Biak geratzen dira luzatuta, hein berean.

        Bosgarrena. Aldeek hitz ematen dute enpresako hitzarmen kolektibo berriaren negoziazio-mahaia irekiko dutela akordio hau sinatu ondorengo 20 egunetan.

        Seigarrena. Bi aldeek izendatu eta baimendu dute Julio Calvo Eguizabal, enpresako aholkularia denez gero, aipatutako hitzarmen kolektiboa luzatu eta aldatzeko akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Agintaritza Autonomikoan inskribatu eta gordailutzeko izapidea egin dezan, bai eta, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dezan ere.

        Eta jorratzeko beste gairik ez dagoenez, Avanza Movilidad Gipuzkoa SA enpresaren hitzarmen kolektiboa luzatu eta aldatzeko akordio hau 2020, 2021 eta 2022ra hedatu da, bina aletan, ondore bakarrarekin, goian adierazitako lekuan eta egunean.

        (Ikus .PDF)

        (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik