Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 27koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskal Mahai-tenis Federazioaren estatutuetan aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1220
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/27
  • Argitaratze-data: 2023/03/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

1990eko apirilaren 23an, Euskal Mahai-tenis Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen, 169. zenbakiarekin. Federazioaren estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskal Mahai-tenis Federazioak 2023ko urtarrilaren 26an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere estatutuen 1. eta 19. artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

Lehenengoa. Euskal Mahai-tenis Federazioaren estatutuetako artikuluen aldaketak onartzea eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluak honela geldituko lirateke idatzita:

  1. Batzar Nagusia ekitaldi bakoitzean behin gutxienez bilduko da ohiko bileran, urteko lehen seihilekoan. Xedea hau izango da:

    1. Kontuen eta aurrekontuen egoera onestea.

    2. Jarduera-plana onestea.

    3. Lehiaketen egutegi ofiziala onestea.

  2. Bere eskumeneko gainerako gaiak, hurrengo paragrafoan aurreikusitakoak izan ezik, ohiko bileran ere hitz egingo dira.

  3. Batzar Nagusiak ohiz kanpoko bilerak antolatuko ditu gai hauez aritzeko:

    1. Hauteskundeak egitea.

    2. Zentsura-mozioa.

    3. Arautegiak onestea edota aldatzea.

    4. Estatutuak onestea edota aldatzea.

    5. Federazioa desegitea.

  4. Batzar Nagusiaren ohiko eta ohiz kanpoko bilerak presentzialak edo telematikoak izan ahal izango dira.

    Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinaraztea.

    Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea ez du amaitzen eta, beraren aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 27a.

    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

    GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik