Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 23koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Eubako trenbide-pasagunea kentzeko zubibidea eraikitzeko 1. proiektu aldaketak (Bilbao-Donostia lineako 25+387 KP)» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1261
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/23
  • Argitaratze-data: 2023/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko maiatzaren 4an, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpen bidez, Eubako trenbide-pasagunea (25+387 KP, Bilbao-Donostia linea) kentzeko zubibidea eraikitzeko proiektua onartu zen.

Proiektuak zehazten ditu trenbidearen gainetik pasabide bat egiteko egin behar diren obrak, Euba eta Bernagoitia auzoak lotzen dituen BI-4337 errepideari jarraipena emateko.

Proiektuaren helburua da aipatutako errepidean barrerak dituen trenbide-pasagunea kentzea, Amorebieta-Etxanoko Euba auzotik igarotzen den Bilbao-Donostia lineako trenbideak gurutzatzen duen tokian, eta, horrela, erabiltzaileen segurtasuna handitzea.

2021eko irailaren 15ean, Bizkaiko Foru Aldundiak Jatorrizko Eraikuntza Proiektuaren Bideragarritasun Txostena eman zuen (zk.: 2021/01006/01), trenbide-pasagune hori kentzea xede duen BI-4337 errepidearen titular gisa, eta esleitutako eraikuntza-proiektua bideraezin gisa kalifikatu zuen, egin beharreko aldaketak adierazita.

2021eko urriaren 15ean, Uraren Euskal Agentziak kontrako txostena eman zuen (CO-2021 (0374) zk.), esleitutako eraikuntza-proiektuari buruz, eta egoera hori lehengoratzeko ezarri behar diren aldaketak agintzen ditu.

Inguruabar horiek zirela eta, aldaketak egin behar izan ziren esleitutako proiektuaren edukian.

Eubako trenbide-pasagunea (Bilbao-Donostia lineako 25+387 KP) kentzeko zubibide bat eraikitzeko proiektuan egin beharreko aldaketak egin ondoren, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2023ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onartu zen: Eubako trenbide-pasagunea kentzeko zubibidea eraikitzeko 1. proiektu aldaketa (Bilbao-Donostia lineako 25+387 KP).

Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloko jarduerak betearazteko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Trenbide sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera (Lege hori abenduaren 19ko 26/2022 Legeak aldatu zuen), beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berarekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Jendaurrean jartzea «Eubako trenbide-pasagunea kentzeko zubibidea eraikitzeko 1. proiektu aldaketa (Bilbao-Donostia lineako 25+387 KP)» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1 Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Amorebieta-Etxanoko udaletxeko iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 23a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)