Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, txanda-kontraturako 2022ko ekitaldiko deialdiaren laguntzen enpresa onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 1111
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/20
  • Argitaratze-data: 2023/03/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak emateko, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Horrenbestez, txanda-kontraturako 2022ko ekitaldiko deialdiaren laguntzen 2022ko deialdiak 8.6 artikuluan ezartzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez zerrenda bat argitaratuko da EHAAn, non adieraziko baita zein diren deialdi honen babesean emandako laguntzen enpresa onuradunak eta zenbat jasoko duten.

Hori dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan 2022ko ekitaldian txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun diren enpresen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko abenduaren 13ko bileran (2021eko abenduaren 31ko EHAA, 262. zenbakia). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, enpresa onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten dira (ebazpen honen eranskina).

Bigarrena. Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa jaso dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren edo EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.