Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, sarrerako kategorian, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizunarekin, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1034
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/16
  • Argitaratze-data: 2023/02/24

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuak. Agindu hori, berriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako beste agindu baten bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.

Hautaketa-prozesuari aplikatuko zaion hamahirugarren oinarri orokorrak ezartzen duenez, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du, eta, hor, agindua emango da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko. Baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adierazi beharko da.