Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 14koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1043
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/14
  • Argitaratze-data: 2023/02/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2022ko irailaren 1ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Agindua, unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egiten diena, Lanbide Heziketa bakarrik ematen duten ikastetxeei izan ezik, 2022-2023 ikasturtean Berrikuntza Proiektuak egin ditzaten ikastetxean (Berrikuntza Ikastetxean).

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 16.5 artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik, honako hau