Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 9koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko martxoaren 8ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1473
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/09
  • Argitaratze-data: 2023/03/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2018ko otsailaren 6an eman zuen Ebazpenaren (Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren) hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko martxoaren 9an argitaratu dela, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko martxoaren 8ko Ebazpena, zeinaren bidez Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen baita Ertzaintzaren kide bat.

Bigarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 9a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.