Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 9koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko martxoaren 8ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1472
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/09
  • Argitaratze-data: 2023/03/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2019ko abenduaren 20an eman zuen Ebazpenaren (Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdiari buruzkoa) hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko martxoaren 9an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko martxoaren 8ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 9a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.