Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko azaroaren 2ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskaeren gaineko ebazpena. Agindu horren bidez, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1335
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/06
  • Argitaratze-data: 2023/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko azaroaren 14an argitaratu zen EHAAn 2022ko azaroaren 2ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena (Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2022. urteari dagokionez). Agindu hori 2022ko abenduaren 14ko Aginduaren bidez aldatu zen (2022ko abenduaren 30eko EHAA).

Aipaturiko aginduaren 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta, ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko azaroaren 2ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak argitara ematea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 6a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)