Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 6koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1317
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/06
  • Argitaratze-data: 2023/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Kanoe Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1986ko apirilak 25ean, 85 zenbakiarekin. Federazioaren estatutuen aldaketa aurkeztu da orain.

Euskadiko Kanoe Federazioak 2023ko otsailaren 8an egindako ezohiko batzar orokorrean estatutuen artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketa bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

Lehenengoa. Euskadiko Kanoe Federazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatzea. Honela geratuko da:

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinaraztea.

Hirugarrena. Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen kontra, ez baitu administrazio-bidea agortzen, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren aurrean hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 6a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik