Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 6koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ikastetxeen zuzendariaren 2015eko maiatzaren 8ko Ebazpena, Donostiako «Musikene» Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegi baimenduaren Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoa Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1367
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/06
  • Argitaratze-data: 2023/03/17

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan (abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak eta uztailaren 26ko 628/2022 Errege Dekretuak aldatua) araututako goi-mailako ikasketa artistikoen antolamendua ezartzen duen urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren (urtarrilaren 23ko 21/2015 Errege Dekretuak aldatua) 7.1 artikuluan jaso bezala, Irakaskuntza Artistikoen Goi Mailako Titulua eta Masterra eskaini ahal izango dute goi-mailako irakaskuntza artistikoa ematen duten ikastegiek.

Era berean, 1614/2009 Errege Dekretuaren 13.1 artikuluan ezartzen da zer prozedura jarraitu behar den goi-mailako irakaskuntza artistikoetako masterreko tituluen ikasketa-planak homologatzeko.

Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoen Masterraren (hari-instrumentuak) ikasketa-plana aldatzeko izapide guztiak bete ondoren, Ebaluazioko eta Lurralde Lankidetzako zuzendari nagusiak onartu du aldaketa hori, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroaren eskuordetzaz.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluaren arabera, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren eginkizun eta eskumenetako bat da araubide bereziko irakaskuntzen ezarpenaren eta garapenaren programazioa eta diseinua, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren irakaskuntzak barne.

Horregatik guztiagatik, hau

Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila Donostiako «Musikene» Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegi baimenduaren Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoen Masterraren (hari-instrumentuak) ikasketa-plana, ebazpen honen eranskinean agertu bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 6a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.