Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 31koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, sarrerako kategorian, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 1689
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/31
  • Argitaratze-data: 2023/04/11

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuak. Agindu hori, berriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako beste agindu baten bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.

2023ko otsailaren 16an, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez onartzen ziren hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrendak eta ezartzen zen baztertzea edo omisioa eragin zuten akatsak zuzentzeko hamar egun balioduneko epea.

Hautaketa-prozesuari aplikatzen zaion hamahirugarren oinarri orokorrak ezartzen duenez, erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, non onartuko baitira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.