Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 2koa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2022-2023 ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1590
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/02
  • Argitaratze-data: 2023/03/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urriaren 24ko Aginduaren bitartez, ondoko deialdia finkatu zen: 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2022-2023 ikasturterako dirulaguntzetarakoa, hain justu ere laguntzak eskuratzeko baldintzak arautuz eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuz.

Aipatu aginduaren 10.1 artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urriaren 24ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 2a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.