Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2023-2024 ikasturteari begira hezkuntza-itunen araubidean sartzeko eta itunaren ohiko aldaketaren bidez itunduko diren unitateak zehazteko epea irekitzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 64
- Hurrenkera-zk.: 1591
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/21
- Argitaratze-data: 2023/03/31
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez, deialdia egin zen hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itunen araubidean sartzeko, unitateak zehaztuta, eta laguntzako langile osagarriak ituntzeko, 2022-2023 ikasturtean hasi eta 2027-2028 ikasturtera arteko indarraldiarekin.
Agindu horren 17. artikuluan ezarrita daude ituna aldatzeko bete beharreko baldintzak eta prozedura.
Hori dela eta, agindu horren 17.6 artikuluan xedatutakoarekin bat:
2023-2024 ikasturteari begira hezkuntza-itunen araubidean sartzeko eta itunaren ohiko aldaketaren bidez itunduko diren unitateak zehazteko epea irekiko dela jakinaraztea. Epe hori 2023ko maiatzaren 1etik maiatzaren 31ra bitartekoa izango da, biak barne.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.