Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 17koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2023. urterako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1489
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/17
  • Argitaratze-data: 2023/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du gazteria-politikaren arloan. Bestalde, Lehendakariaren irailaren 23ko 18/2022 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duenak, Lehendakaritzari esleitzen dizkio gazteriaren arloko egitekoak eta jardun-arloak.

Lehendakariaren otsailaren 8ko 4/2023 Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako idazkari nagusiari eginkizunak eskuordetzan ematen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2023ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen artean elkartasunaren balioa sustatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuz kanpoko erakundeek egiten dituzten garapenerako lankidetza-ekintzak kontuan hartuta, komenigarritzat jotzen da Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari eustea. Programa 1993an sortu zen, Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren arteko lankidetzarekin.

Programaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak garapenerako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea da, eta aurtengo deialdiarena, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak lankidetzaren kontzeptura erakartzen jarraitzea eta ekintza horien garapena bertatik bertara ezagutzeko aukera ematea da. Esperientzia hori zabaldu eta osatu egingo da aldez aurretik informazio- eta orientazio-jardunaldiak eginez.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan xedatutakoa betez, deialdi hau Lehendakaritzaren 2023ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasoko da, ebazpen hau onartu aurretik.

  1. Ebazpen honen xedea Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa arautzea eta 2023ko ekitaldirako deialdia egitea da. Programa horren bidez, erraztasunak emango dira 1993tik 2001era bitartean (biak barne) jaiotako 100 pertsona askoz jota herrialde eta lankidetza-proiektu jakin batzuetara lekualdatzeko. Herrialde eta proiektu horiek Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko martxoaren 16ko Ebazpenean xedatutakoaren arabera hautatuko dira. Ebazpen honen bidez, garapenerako lankidetzako erakundeei dei egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2023ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkez ditzaten.

  2. Programa honen kudeatzailea Gazteria Zuzendaritza da, eta bera arduratzen da onuradunarentzako laguntzaren txartelen eta gainerako prestazioen kontratazioa izapidetzeaz.

Deialdi honetara 250.000 euro bideratuko dira. Programak, oro har, 13. artikuluan zehaztutako gastuak ordainduko ditu.

  1. Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea edo euskal herritar izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. 1993 eta 2001 artean jaio izana, biak barne.

  3. Jarduera garatzen den herrialdeko nazioarteko hizkuntza jakitea.

  4. Bidaiatzen den herrialdeko txertaketa-txartela egunean izatea.

  5. Adingabeekin harremana izan behar den jardueren proiektuen kasuan, sexu-delituengatik kondenatua ez izatea. Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboaren bidez egiaztatu behar da hori, edo, atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdeak emandako antzeko dokumentuaren bidez. Halako dokumenturik ez badago, aurrekari penalen ziurtagiri bat aurkeztu behar da, sexudelitu bat bera ere aipatzen ez duena.

  6. Sexuaren arabera bereizkeria eragiten duen jarduerarik ez egitea, eta zigor administratibo edo penalik ez jasotzea sexuaren arabera bereizkeriaz jarduteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapenak ezartzen duen aldian.

  7. Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan oro har jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte; besteak beste, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak betetzea eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak beteta izatea.

  8. Osasun-egoeraren arabera, Gazteria Zuzendaritzak COVID-19ari edo beste edozein gaixotasuni buruzko proba diagnostikoren bat egiteko eskatu ahal izango du, programako ekintzaren batean parte hartu aurretik. Probak hautaketa-prozesuan eta behin pertsona aukeratu ondoren eska daitezke. Proba diagnostikoak egiteari uko egiteak parte-hartzaileak prozesuari edo eman zaion plazari uko egitea dakar berekin.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2023ko apirilaren 21ean bukatuko.

  1. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide-inprimakia betez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127907 Betekizunak eranskinean ezarritako moduan egiaztatu behar dira.

    Eskabidearen ondorengo izapideak jakinarazpenak eta justifikazioak barne Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren Nire Karpetaren bidez egingo dira (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), elektronikoki.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    Elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bitartez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes

  2. Lehen hautaketan hartutako pertsonek agiri bidez egiaztatu behar dituzte izena emateko eskabidean adierazitako merezimenduak (ikasketak, ikastaroak, esperientzia, eta abar), hautaketa-faseko topaketa hasi aurretik.

  3. Zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako ziurtagiri positiboa aurkeztu beharko dute onuradunek, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere.

Eskabidea izapidetzeko eskatzen diren agiriak falta badira, edo horietan forma akatsak daudela ikusiz gero, edo baloratzeko alegatutako dokumentazioan akatsak atzemanez gero, interesdunari hamar egun balioduneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak aurkezteko. Halaber, jakinaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela iritziko zaiola, aldez aurretik ebazpena emanda.

  1. Hautaketa-batzorde bat sortuko da parte-hartzaileen lehen hautaketa egiteko eta parte-hartzaileak hautatzeko proposamena egiteko. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:

    Josu Gerediaga Egurrola, Gazteriako arduraduna. Batzordeburu izango da, eta kalitatezko botoarekin ebatziko ditu berdinketak.

    Miren Saiz Alzugaray, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako teknikaria.

    Ricardo Fernández Quintana, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatua.

    Julen Sasiain Abin, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak proposatua.

    Tomás Aranberri Epelde, Iban Askasibar Aguirre, Ainhoa Gómez García, Amaia Iguaran Bonilla, Aurelien Christian Manga, Maria José Martínez Remirez, Leyre Sainz Piñero, Claudia Sánchez Zavalaga eta Elisabeth Zubizarreta Arruabarrena, garapenerako lankidetza-programak egiten ari diren gobernuz kanpoko erakundeek proposatuak.

    Beñat Martínez Castillo, Gazteriako teknikaria. Idazkari lanak egingo ditu, eta hitza izango du, baina botorik ez.

  2. Batzordeko kideak abstenitu egin behar dira, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean gertatuz gero, eta errekusazioa aurkeztu ahal izango da haien kontra, 24. artikuluak agintzen duen eran.

    1. apartatuaren arabera izendatu diren eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta garapenerako lankidetza programak egiten ari diren garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek proposatu dituzten Hautaketa Batzordeko kideek ordainsaria jasoko dute Hautaketa Batzordearen bileretara joateagatik.

  1. Hautaketa-prozesuak, lehiaketakoa bera, hiru fase ditu: hautaketa aurreko fasea, hautaketa-fasea eta informazio- eta orientazio-fasea.

    Hautaketa aurreko fasean, Hautaketa Batzordeak 220 pertsona proposatuko ditu gehienez, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko martxoaren 16ko Ebazpenean xedatutakoaren arabera aurrez hautatutako proiektuetara ondoen egokitzen den profila dutenak (ebazpen horren bidez, 2023an EAEko Administrazio Orokorraren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkezteko deialdia egiten zaie garapenerako lankidetzako erakundeei). Orduan hautatutako pertsonek bigarren fasean parte hartuko dute.

    Hautaketa Batzordeak, gehienez, 50 ordezko proposatuko ditu bigarren fasean parte hartzeko, lehen hautaketa hartutako pertsonek uko egiten badiote ere. Uko eginez gero, uko egin duen pertsonaren profil bera duen puntuazio handieneko ordezkoa aukeratuko da, eta bigarren fasean parte hartuko du.

    Hautaketa Batzordeak honako ezaugarri hauek baloratuko ditu (gehieneko puntuazioa, 100 puntu):

    1. Eskatzaile bakoitzaren titulazio akademikoa, lanbide-kualifikazioa eta aurrez hautatutako lankidetza-proiektuetara gehien egokitzen diren beste ikasketa batzuk (gehienez ere, 30 puntu).

      Honako hauek daude lankideak txertatuko diren garapen-proiektuetarako lanbide-arlo ohikoenen artean (ez dira baztertzaileak):

      Hezkuntza / Hezkuntza berezia / Pedagogia.

      Gizarte-lana/Gizarte-hezkuntza.

      Psikologia.

      Berdintasuna.

      Begiralea Aisialdia.

      Informatika.

      Ekonomia/Kontabilitatea.

      Medikuntza/Erizaintza / Osasun-zaintza osagarriak.

      Farmazia.

      Ingeniaritza/Arkitektura.

      Nekazaritza/Agronomia.

      Tornua/Mekanika.

      Elektrizitatea/Arotzeria/Iturgintza.

      Nutrizioa/Sukaldaritza.

    2. Garapenerako lankidetzarekin lotutako prestakuntza (gehienez ere, 20 puntu).

    3. Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetan boluntariotzan izandako esperientzia (gehienez ere, 20 puntu).

    4. Gazte-elkarteetan edo helburu sozialeko beste elkarte batzuetan boluntariotzan izandako esperientzia (gehienez ere, 30 puntu).

      Egoki iritziz gero, Hautaketa Batzordeak hautagaiak elkarrizketatuko ditu, aurreko atalei buruz, haiek aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

  2. Bigarren fasea, edo hautaketa-fasea, lehen hautaketan hartutako pertsonekin biltzea da. Topaketa, betiere osasun-baldintzek ahalbidetzen dutenean edo haien arabera komeni denean, hiru egunez egingo da, barnetegi-erregimenean, Gazteria Zuzendaritzak ezartzen duen eran, eta nahitaezkoa izango da lehen hautaketan hartutako pertsonentzat. Topaketan, Hautaketa Batzordeak gehienez ere 100 pertsona hautatuko ditu hirugarren fasean parte hartzeko, puntuazioaren arabera.

    Gehienez 50 ordezko hautatuko dira, norbaitek uko egiten badio ere. Uko eginez gero, uko egin dionaren profil bera duen eta puntuazio handiena duen ordezkoak hartuko du titulartasuna. Hirugarren hautaketa-fasea amaitu ondoren uko eginez gero, ordezkoak fase horretan ez du parte hartu beharrik izango.

    Fase honetan, ezaugarri hauek baloratuko dira:

    1. Lehen hautaketan hartutako pertsonaren egokitasuna; kontuan hartuko dira egindako dinamiken emaitza eta topaketa horretan egindako elkarrizketa (gehienez ere, ehuneko 50 balio du). Gaitasun hauek ebaluatuko dira:

      Autokudeaketa-gaitasunak (gehienez ere, ehuneko 20 balio du): ekimena eta autonomia; malgutasuna; arazoak aztertu eta konpontzea; ikasteko eta negoziatzeko gaitasuna. Gaitasun mota horiei esker, pertsonak lan eraginkorra, antolatua eta ona egin dezake dabilen ingurunean.

      Komunikaziorako eta harreman pertsonaletarako gaitasunak (gehienez ere, ehuneko 20 balio du): pertsonen arteko komunikazioa; talde-lana; harremanetan kontua izatea, eta zuhurtzia. Boluntarioari aukera ematen diote harreman pertsonal eta profesional egokiak izateko bere eginkizunetan, eta, era berean, aukera ematen diote egoera konplexuak edo zailak kudeatzeko besteekiko harremanetan.

      Antolaketa-gaitasunak (gehienez ere, ehuneko 10 balio du): fidagarritasun teknikoa eta pertsonala; ekimenak gidatzeko gaitasuna; antolaketa eta plangintza. Beste batzuei eragiten zaien ingurune konplexuago eta zabalago batean norberaren lana eraginkorra izatearekin eta lana kudeatzearekin lotuta dauden gaitasunak dira.

    2. Lehen hautaketan hartutako pertsonaren profila Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2023ko martxoaren 16ko Ebazpenaren babesean hautatutako lankidetza-proiektuen ezaugarrietara egokitzea, ekintza horietan integratzeko denbora barne (gehienez ere, ehuneko 50 balio du).

  3. Hirugarren fase, edo informazio- eta orientazio-fasea, hautatutako pertsonekin biltzea da. Topaketa, betiere osasun-baldintzek ahalbidetzen dutenean edo haien arabera komeni denean, bi egunez egingo da, barnetegi-erregimenean, Gazteria Zuzendaritzak ezartzen duen eran, eta nahitaezkoa da hautatutako pertsonentzat. Jardunaldi horietan, programako GGKEek parte hartuko dute, eta hautatutako pertsonei informazioa eta orientabideak emango zaizkie lankide boluntario gisa jardungo duten garapenerako lankidetza-proiektuei buruz.

    8.2 eta 8.3 artikuluetan aurreikusitako hautaketa-fasean pertsona kopuru jakin bat ezin bada bildu indarrean dauden osasun-neurriak edo -gomendioak direla eta, Gazteria Zuzendaritzak aldaketak egin ahal izango ditu hautaketa-prozesuan, indarrean dauden osasun-neurrietara egokitzeko.

    Aldaketen berri emango da, dagokion aurrerapenarekin, https://www.gazteaukera.euskadi.eus helbidearen bidez eta interesdunak eskabidean emandako helbide elektronikora mezu elektroniko bat bidaliz.

  1. Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu topaketa horietan parte hartzeagatik sortzen diren mantenu- eta ostatu-gastuak, eta kanpoan geratuko dira Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen ibilbideak eta garraiobideak erabiltzen ez dituzten pertsonen bidaia-gastuak.

  1. Hautaketa Batzordearen lehen hautaketarako proposamena ikusita, Gazteriako zuzendariak ebazpena emango du, Hautaketa Batzordeak dagokion aurre hautaketarako proposamena jakinarazten duenetik zazpi egun baliodun igaro baino lehen. Ebazpen horretan, lehen hautaketan hartu ez diren parte-hartzaileen eta hautaketa-fasea egiteko hartutakoen zerrenda jasoko da, bai eta fase hori egiteko eguna eta lekua ere.

  2. Lehen hautaketan hartutako pertsonen zerrendak https://www.gazteaukera.euskadi.eus gazte-atarian jarriko dira ikusgai. Zerrenda horietan norberaren izena agertzen ez bada, esan nahi du norbera ez dutela hartu lehen hautaketan.

  1. Hautaketa-prozesuaren bigarren fasean aurreikusitako topaketa amaitu ondoren (lehen hautaketan hartutako pertsona guztientzat da), Hautaketa Batzordeak gehienez ere 100 pertsona eta gehienez ere 50 ordezko proposatuko dizkio Gazteriako zuzendariari, 8.2 artikuluak arautzen duen bezala. Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita, Gazteriako zuzendariak ebazpena emango du, eta, horretan, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako lankidetza-ekintzetan parte hartzeko hautatutako pertsonen zerrenda jasoko du. Era berean, ebazpenean, hautatu ez diren pertsonen zerrenda gehituko du.

  2. Lankidetza-esperientziak, ahal dela, uztailetik aurrera egingo dira, eta hiru hilabete inguru iraungo dute, salbuespenak salbuespen, esperientziaren tutore den GGKE bakoitzarekin adosten diren baldintzen arabera.

  3. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako lankidetza-ekintzetan parte hartzeko hautatutakoen eta hautatu ez direnen zerrenda jasotzen duen Gazteriako zuzendariaren ebazpena, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik sei hilabete igaro baino lehen. Epe hori igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, eskabideak ezetsitzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

  4. Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke goragoko organoari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

  5. Hautatutako pertsonen zerrenda https://www.gazteaukera.euskadi.eus gazte-atarian jarriko da ikusgai.

    Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren Nire Karpetaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  6. Dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaitzea.

2 artikuluan xedatutakoa gorabehera, osasun- edo segurtasun-arrazoiengatik, aldaketa hauek egin daitezke:

  1. Egonaldiaren iraupena murriztu daiteke parte-hartzailea irten aurretik edo helmugako herrialdean dagoen bitartean. Lehenengo kasuan, parte-hartzaileak eman zaion plazari uko egin ahal izango dio. Bigarren kasuan, parte-hartzaileak nahitaez itzuli beharko du helmugako herrialdetik Euskal Autonomia Erkidegora, eta, itzultzen ez bada, herrialdeko egonaldia eta itzulera beraren kontura izango dira, eta automatikoki baliogabetuko dira egonaldirako kontratatutako aseguruak eta gainerako zerbitzuak.

  2. Egonaldiaren hasiera atzeratu ahal izango da, aldez aurretik Gazteria Zuzendaritzaren, GGKEaren eta parte-hartzailearen artean adostuta, betiere urte naturalaren barruan. Pertsonak, beste egun batzuetan ezin badu bidaiatu edo ez badu nahi, emandako plazari uko egin ahal izango dio.

Garapenerako lankidetza-ekintzetan integratzeko, hautatutako pertsona bakoitzak konpromiso hauek hartu beharko ditu aldez aurretik, Gazteria Zuzendaritzan aurkeztutako dokumentu baten bidez:

  1. Dagokion tutoretzako GGKEaren ardurapeko prestakuntza-fase batean parte hartzea, helmugako herrialdean esperientzia hasi aurreko fasean.

  2. Esleitutako ekintzaren ondoriozko bizi-baldintzetara egokitzea.

  3. Helmugako herrialdean egotea esperientziaren aldia amaitu arte.

  4. Dagozkion osasun-gomendioak betetzea.

  5. Esperientzia amaitzean, balorazio-txosten bat aurkeztea haren garapenari, behatutako ekintzari eta bete beharreko beharrei buruz, hurrengo urteetan garatu beharreko proiektu bat egin ahal izateko beharbada.

  6. Programaren eta esperientzia bakoitzaren garapenari buruzko ebaluazio-jardunaldietan parte hartzea uneko urteko programa amaitu ondoren.

  7. Urtebetean prest egotea GGKEek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatzen dituzten sentsibilizazio-jardueretan parte hartzeko.

  8. Gutxienez 30 ordu eskaintzea dagokion GGKE tutoreari, iritsi eta hurrengo egunetik hasita 30 egun igaro baino lehen.

  9. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezartzen diren eta aplikatzekoak diren betebeharrak betetzea.

Eusko Jaurlaritzak oso-osorik ordainduko ditu gobernuz kanpoko erakundearekin harremanetan jarri arteko joan-etorriko bidaiaren gastuak helmugako herrialdean sartzeko bisak eragindakoak barne, hala badagokio, bai eta hautatutako parte-hartzaile bakoitzarentzat kontratatutako erantzukizun zibileko, istripuetako eta bidaia-laguntzako polizak.

Boluntarioek programa honetan parte hartzeak esan nahi du programa hori arautzen duten arauak onartzen dituztela, eta haien parte-hartzea, funtsean, haiek integratzen diren proiektuan egiten dituzten lanetan gauzatuko da, bai eta itzultzean GGKEak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gazteria Zuzendaritzak egindako ekintzetan ere, 12. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Dirua itzultzeko kausa izango da onuradunek ebazpen honetan aurreikusten diren betebeharrak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezartzen dena ez betetzea, betiere proportzionaltasun-printzipioa kontuan hartuta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.n) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horrelako kasuren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dagozkion berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera eta horiek bete ondoren (1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena).

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira beste edozein entitate publiko edo pribatuk helburu berarekin ematen dituen entitate publiko edo pribatuen dirulaguntza edo diru-sarrerekin. Gainfinantzaketatzat hartuko da helburu berarekin jasotako edozein diru-sarrera.

Gazteria Zuzendaritzari dagokio ebazpen honen bidez deitutako programa kudeatzeko lanak egitea.

Datu pertsonalak tratatuko dira, eta «Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Lehendakaritza.

Helburua: gazteen eta euskal gazte lankideen boluntariotza-eremuetako programetan parte hartzen duten pertsonen datuak kudeatzea; baimenak eta laguntzak izapidetzea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak: irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta antolakundeak, Europar Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, toki-administrazioko beste organo batzuk eta autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra: (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta interesdunek, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lehendakaritzako idazkari nagusiari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 17a.

(Lehendakaritzako idazkari nagusiari eginkizunak eskuordetzan ematen dizkion lehendakariaren otsailaren 8ko 4/2023 Dekretuaren arabera (2023ko otsailaren 13ko EHAA, 30. zk.)).

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JUAN MANUEL CASTILLA ALBISU.

Dokumentu hau ezin da bete; eskaera telematikoki egingo da.

  1. Identifikatu.

    Eskatzailearen datuak:

    Espedientean pertsona/entitate interesdun gisa ari da / Honen ordezkari gisa ari da:

    Identifikazio-agiria (NAN edo AIZ), zenbakia*, izena*, lehen abizena*, bigarren abizena*, sexua*.

    Komunikazioetarako datuak:

    Jakinarazpen eta komunikazioak hona bidaliko dira: espedientea tramitatzen den bitartean Administrazioak bidalitako jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio:

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala:

    Elektronikoa: Nire Karpeta guneko jakinarazpen eta komunikazioen atalera igorriko dira. Bertan sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharrezkoa da. Kanal elektronikoaren gaineko oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat emango da Nire Karpetan eskuragarri jartzen denetik 10 egun naturaleko epean. Esandako epea betetzen denean, jakinarazpenari uko egin diozula iritziko zaio, eta hala jasoko da espedientean. Izapidea egintzat emango da eta Administrazioak aurrera jarraituko du prozeduran.

    Abisuak jasotzeko datuak: Nire Karpetan jakinarazpen edo komunikazioren bat jasotzean, abisu bat bidaliko dizugu helbide elektronikora eta telefono mugikorrera: posta elektronikoa*, telefono mugikorra.

    Komunikazio hizkuntza*: mezu elektroniko eta abisu-mezu bidezko jakinarazpen eta komunikazioak zuk aukeratutako hizkuntzan bidaliko dizkizugu. Euskara/Gaztelania.

    Datuak erabiltzeko baimena:

    Nire komunikazio eta abisuetarako datuak Eusko Jaurlaritzako sail eta erakundeekiko harremanetan erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.

    Nire komunikazio eta abisuetarako datuak espediente hau kudeatzeko bakarrik erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.

    Datu pertsonalen tratamendua:

    Datu pertsonalak tratatuko dira eta Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan boluntariotza-eremuetako programak izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

    Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Lehendakaritza.

    Helburua: gazteen eta euskal gazte lankideen boluntariotza-eremuetako programetan parte hartzen duten pertsonen datuak kudeatzea; baimenak eta laguntzak izapidetzea.

    Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

    Hartzaileak: irabazi asmorik gabeko elkarteak eta antolakundeak, Europako Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, toki-administrazioko beste organo batzuk, autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.

    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

    Informazio osagarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml

    Honako hau betetzeko:

    Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

  2. Datuak bete.

    Eskatzailearen beste datu batzuk:

    Identifikazio-datuak: pasaportea, pasaportearen iraungitze-data.

    Jaiotza-datuak: jaioteguna*

    Harremanetarako datuak: telefono finkoa, telefono mugikorra*, helbide elektronikoa*

    Helbidearen datuak: posta-kodea*, lurralde historikoa*, udalerria*, herria*, helbidea*, zk.*, solairua, letra.

    Larrialdi-kasuetarako harremanetarako pertsona: izen-abizenak*, eskatzailearekiko harremana*, harremanetarako telefonoa 1*, harremanetarako telefonoa 2.

    Prestakuntza:

    Ingelesa: Irakurri*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ongi; Hitz egin*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ongi; Idatzi*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ongi.

    Frantsesa: Irakurri*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ongi; Hitz egin*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ongi; Idatzi*: Ezer ez/Erregularra/Ongi/Oso ongi.

    Prestakuntza arautua: titulazio akademikoa, ikasitako ikastetxea, hasiera-urtea (uuuu), Ikasten ari da / Balizko amaiera-urteak (uuuu), amaiera-urtea (uuuu).

    Garapenerako lankidetzako ikastaroak: ez dut garapenerako lankidetzako ikastarorik/Titulua, Erakunde antolatzailea, Ordu kopurua, Amaiera urtea (aaaa).

    Beste ikastaro batzuk: Titulua, Erakunde antolatzailea, Ordu kopurua, Amaiera urtea (aaaa).

    Esperientzia:

    Lan-esperientzia: ez dut inolako lan esperientziarik. / Enpresa, lanbide-kategoria, laneratze-data (uuuu/hh/ee), amaiera-data (uuuu/hh/ee)

    Esperientzia boluntariotzan:

    Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetako kide izatea borondatez. GGKE: Ez dut inolako esperientziarik GGKE batekin / GGKEaren izena, Betetako jarduera eta funtzioak, Urteko ordu kopurua, Txertatze-data (uuuu/hh/ee), Aribidean, Balizko amaiera-urtea (uuuu), Amaiera-urtea (uuuu).

    Borondatez gazte-elkarteetako edo helburu sozialeko beste elkarte batzuetako kide izatea. Gazte-elkartea edo erakundea: Ez dut inolako esperientziarik gazte-elkarte edo erakunde batean / Erakundearen izena, Jarduera eta funtzioak, Urteko ordu kopurua, Laneratze-data (uuuu/hh/ee), Aribidean, Balizko amaiera-urtea (uuuu), Amaiera-urtea (uuuu).

    Beste datu batzuk, eta eskaera bidaltzea:

    Eguneratuta daukazu txertaketa-txartela? Bai/Ez.

    Zehaztu falta zaizkizunak*.

    Aurreko deialdietako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak. Inoiz aurkeztu zara programa honetara? Bai/Ez.

    Programan parte hartzeko motibazio pertsonala.

    Beste datu interesgarri batzuk.

    Erantzukizunpeko adierazpenak:

    (Bai/Ez) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zigor penal edo administratiboren bat jaso du.

    (Bai/Ez) Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean dago, sexu-bereizkeriagatik gertatutakoak berariaz aipatuta.

    (Bai/Ez) Egunean ditu dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

    Adingabeekin harremana duten jarduerak barne hartzen dituzten proiektuen kasuan, (Bai/Ez) sexu-delituengatik kondenatua izan dela deklaratzen du.

    (Bai/Ez) Indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen ditu.

    (Bai/Ez) Egunean ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

    Prozeduraren instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko du erakunde horrek uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, modu arrazoituan. Aurka egiteko eskubideaz baliatzea: https://www.euskadi.eus/datuen babes-eskubide-ekitaldia/web01-tramite/eu/

    (Bai/Ez) Egiazkoak eta osoak dira eskaera honetako datuak, bai eta aurkezten dudan dokumentazio guztia ere, eta dagokidan erantzukizuna hartzen dut(Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).

    Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den edozein datu edo informazio zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo administrazio eskudunari erantzukizunpeko adierazpena, deklaratutakoa bete dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa edo komunikazioa aurkezten ez bazaio, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea edo jarduera gauzatzen jarraitzea egitate horien berri izaten den unetik aurrera, eta baliteke erantzukizun penal, zibil edo administratiboei aurre egin behar izatea (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).

    Merezimenduen ziurtagiria:

    Programan parte hartzeko lehen hautaketan hartu bazaituzte, Gazteria Zuzendaritzak adierazi dituzun merezimenduei dagozkien titulazioak eta ziurtagiriak aurkezteko eskatuko dizu.

    Baimenak:

    Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari programan parte hartzen duten GGKEei datu pertsonalak jakinarazteko, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa kudeatu eta gauzatzeko soilik*. Bai/Ez.

    Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osasun Ministerioko Kanpo Osasuneko Zuzendariordetza Nagusiari jakinarazteko, agindutako txertoak hartzeko soilik*. Bai/Ez.

    Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari zure datuak bere kontaktu-fitxategian sar ditzan, bere zerbitzuei eta programei buruzko informazioa bidal diezazun. Bai/Ez.

    Erantzuna baiezkoa bada: eskabidean agertzen diren datu pertsonalak tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Gazteria Zuzendaritzaren kontaktuen agenda.

    Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza.

    Helburua: Zuzendaritzak gazteriaren arloan antolatzen dituen jarduerak, ekitaldiak eta programak komunikazio-kanalen bidez kudeatzea eta zabaltzea; harremanetan jartzea, kontsultei eta eskaerei erantzutea eta zerbitzu eta programei buruzko informazioa bidaltzea.

    Legitimazioa: beharrezko tratamendua, interes publikoaren alde egiteko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak baliatzeko.

    Hartzaileak: ez dago asmorik inori datuak emateko.

    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

    Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/es/transparencia/041700-capa2-es.shtml

    Araudia:

    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

    Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari irudi-eskubideak lagatzeko, erakundeak berak duen edozein komunikazio-kanaletan (online eta off line) erabili ahal izateko. Bai/Ez.

  3. Dokumentuak eranstea.

    Ofizioz egiaztatzea. Aplikatzekoa den araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio organoak ofizioz egiaztatuko ditu honako datu hauek administrazio eskudunean:

    Bizileku-datuak (EINen Egoitza Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua).

    Errolda historikoa (Udalak Euskaldunak).

    Nortasun-datuak kontsultatzea/egiaztatzea (Poliziaren Zuzendaritza Nagusia DGP).

    Zerga-betebeharrak beteak izatea (EAEko foru-aldundiak edo Estatuko Zerga Agentzia edo ZAEA).

    Gizarte Segurantzaren ordainketak eginak izatea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra).

    (Salbu eta interesdunak arrazoituta aurka egiten badio. Aurka egiteko eskubidea erabiltzea).

    Baimenak: baimena behar da instrukzio-organoak honako datu hauek egiazta ditzan. Aukeratu baimena emateko:

    Sexu-delituengatiko aurrekaririk ez izatea (Justizia Ministerioa) Bai/Ez.

    Ez baduzu baimenik ematen, prozeduran eskatutako dokumentu guztiak aurkeztu beharko dituzu.

    Eskatutako dokumentu motak:

    Eskatutako dokumentuak / Erantsitako dokumentuak / Ekintzak.

    Gizarte Segurantzaren ordainketak eginak izatea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra GSDO) (muzin eginez gero eskatua) Erantsi/Bilatu/Entregatu.

    Zerga-betebeharren ordainketak eginak izatea (muzin eginez gero eskatua) Erantsi/Bilatu/Entregatu.

    Errolda historikoak (Udalak Euskaldunak) (muzin eginez gero eskatua) Erantsi/Bilatu/Entregatu.

    Ez dago aurrekaririk sexu-delituengatik (Justizia Ministerioa) (baimenik ematen ez bada eskatua) Erantsi/Bilatu/Entregatu..

    Bizileku-datuak (EINen Egoitza Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua) (muzin eginez gero eskatua) Erantsi/Bilatu/Entregatu.

    Hala badagokio, sartu hemen beste edozein dokumentu. Erantsi.

  4. Sinatu eta bidali.

    ...................., 2023ko....................aren.......a.

    (Sinadura)

    Gazteriako zuzendaria.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.