Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 17koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita lanpostuen zerrenda argitaratzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1479
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/17
  • Argitaratze-data: 2023/03/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Abenduaren 23ko 221/228 Dekretuak Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren jardueren hasiera arautzen duenak, bere 2. artikuluan ezartzen du lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura. Ondoren, Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko zuzendariaren 2010eko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez, Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Instituteko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.

Geroago, Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Instituteko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 31ko Ebazpenaren bidez, lan-kontratudun langileentzako lanpostuen zerrendaren aldaketa argitaratzea agintzen da.

Lanpostuen zerrendaren aldaketa honek Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Instituteko plantillaren konfigurazio berria islatzen du, 2023ko Enplegua Antolatzeko Planean aurreikusita dagoena; plan hori erakundeko langileek betetzen dituzten eginkizunen, lan-kargen eta antolamendu-beharren azterketaren emaitzaren arabera idatzita dago.

Aldaketa hau ezartzekoak diren arauen arabera izapidetu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako eta haren erakunde autonomoetarako oro har onartutako irizpideak eta Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua /Basque Instituteren funtzionamendurako berariazko araudia errespetatuz.

Ondorioz, Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Instituteren Zuzendaritza Kontseiluak 2023ko martxoaren 9an egindako bilkuran birplanteamendua aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.