Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzen enpresa onuradunen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1491
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/14
  • Argitaratze-data: 2023/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak ematerakoan publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdiaren 9.7 artikuluan ezartzen da ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela deialdi horren bidez emandako dirulaguntzen enpresa eta erakunde onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako dirulaguntza aldatu zaienen zerrenda ere. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2019ko abenduaren 11n egindako bilkuran, eta erabakia 2019ko abenduaren 27ko EHAAn argitaratu zen (246. zk.), Lanbideko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez.

Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdiaren babesean dirulaguntzak jaso dituzten enpresa onuradunen zerrenda (ikus ebazpen honen eranskina).

Bigarrena. Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratuek EGF Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa ere jaso dezaketela Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldirako EGFren Programa Eragilearen esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.